Aviaco edo Aviación y Comercio S.A. Bilbon sortutako hegazkigintza enpresa izan zen. Egoitza nagusia Bilboko Buenos Aires kaleko lehen zenbakian izan zuen.
Aviaco 1948ko otsailaren 18an sortu zen, Espainiako gobernuak sektorean zegoen monopolia hausten zuen legea onartzean. Urte batzuk beranduago, 1950eko hamarkadaren amaieran, enpresa nazionalizatu eta Iberiaren eskumendeko enpresa izan zen.
Aviaco izena mantendu arren, pixkanaka enpresaren garrantzia gutxituz joan zen eta azkenik 1999an, desagertu eta Aviacoren hegazkin guztiak Iberiaren koloreekin margoztu zituzten.
Aviacok 40 hegaldi desberdin izan zituen momentu gorenean, Espainiar estatuko aireportu garrantzitsuenak elkartuz.
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |