Azken Gaua | |
---|---|
Clint Mansellen filma | |
Egilea(k) | Clint Mansell |
Argitaratze-data | 2010 |
Izenburua | Last Night |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, komedia erromantikoa eta film erromantikoa |
Iraupena | 90 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | New York |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Massy Tadjedin (en) |
Gidoigilea(k) | Massy Tadjedin (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Massy Tadjedin (en) |
Konpainia ekoizlea | Gaumont |
Edizioa | Susan E. Morse (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Clint Mansell |
Argazki-zuzendaria | Peter Deming |
Jantzi-diseinatzailea | Ann Roth |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
miramax.com… | |
Azken Gaua (ingelesez: Last Night) 2010eko frantziar-estatubatuar film erromantikoa da, Massy Tadjedin zinemagileak zuzendu zuena. Keira Knightley, Sam Worthington, Eva Mendes eta Guillaume Canet izan ziren aktore nagusiak. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak filma euskaratu zuen, Zinema Euskaraz programa zela medio.[1]
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Amodioa eta harekin lotutako jeloskortasunak eta traizioa dira Azken Gaua-ren protagonista nagusiak. Joanna (Keira Knightley) eta Michael Reedek (Sam Worthington) harreman ona duen bikote bat osatzen dute. Joannak Laura (Eva Mendes) ezagutuko du, Michaelek inoiz aipatutako lankidea. Michaelek New Yorkera lan-bidaia bat egin beharko du, eta hortik aurrera harremana dezente zailduko da. Batetik, Joanna jeloskor sentitzen hasiko da, Michael New Yorkera Laurarekin joan delako eta uste duelako haien artean badela zerbait. Bien bitartean, Joannak bere maitale ohi batekin, Alexekin (Guillaume Canet), eginen du topo berriro ere; horrek bere egoeraren inguruan dituen zalantzak areagotuko dizkio.[2]