Babolat | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Izen ofiziala | BABOLAT VS |
Mota | Enpresa ta Negozioa |
Jarduera sektorea | Kirol-Ekipamendua |
Herrialdea | Frantzia |
Jarduera | |
Ekoizpena | sports equipment (en) ![]() |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
Legezko forma | société par actions simplifiée |
Jabea | Babolat Familiak |
Historia | |
Sorrera | 1875 |
Sorlekua | Lyon, Frantzia |
https://www.babolat.com/es![]() ![]() |
Babolat Tenis marka frantziarra da, teniserako produktuen eta beste erraketa kirol batzuen fabrikazioan espezializatua. 1875ean sortua, Babolat tenisaren munduko izen ezagunetako bat bihurtu da, erraketa, soka eta tenisaren lotutako beste osa garri batzuen fabrikazioan izan duen berrikuntza eta kalitateagatik ezaguna.
Babolaten historia 1875ean hasi zen, Pierre Babolat biolin harien fabrikatzaileak tenisean sokak egiten esperientzia aplikatzea erabaki zuenean. Enpresa zurezko teniseko erraketarako sokak ekoizten hasi zen eta laster lortu zuen ospea bere produktuen kalitateagatik.1994an, Babolatek karbono zuntzezko lehen tenis erraketa merkaturatu zuen, tenisaren industria irauliz. Mugimendu honek hainbat hobekuntza ekarri zituen tenis erraketen mundura.[1]
Orduz geroztik, markak bere produktuen diseinua eta teknologian berrikuntza egiten jarraitu du, mundu mailako izen handiko tenislari profesionalekin elkarlanean, errendimendu handiko erraketak garatzeko.[2]
Babolatek teniserako produktu sorta zabala eskaintzen du, erraketak, sokak, pilotak, oinetakoak, arropa eta osagarriak barne. Bere erraketak bereziki ezagunak dira bere kalitateagatik eta joko estilo ezberdinetara egokitzeko duen gaitasunagatik.Markak patentatutako teknologia ere garatu ditu, hala nola Pure Drive teknologia, erraketen potentzia eta kontrola optimizatzen dituena, eta RPM Blast sistema, spin eta iraunkortasun handiagoa ematen duten tenis-soketarako.
Aipagarria da ere bai Babolat dituen erraketa eta soka motak.
Erraketak:
Babolat marka bere historian zehar marka askorekin konpetentzian egon da; Head, Yonex, Prince etb...
Baina bere konpetentzia handiena historian zehar eta gaur egun Wilson multinazional da.[7]
Babolatek kolaborazioak ezarri ditu tenislari profesional ugarirekin urteetan zehar. Besteak beste, Rafael Nadal, Carlos Alcaraz, Andy Roddick, Jo-Wilifried Tsonga eta Nestor Aguirre dira Babolat erraketak erabili dituzten tenislari nabarmenetako batzuk. Rafael Nadal izandako harremana, bereziki, emankorra izan da, tenislari espainiarrak arrakasta handia izan baitu Babolat erraketak erabiliz, eta markaren enbaxadore ezagunetako bat bihurtu da.[8]
Babolatek marka ezabaezina uzti du tenisaren historian, eta indar berritzailea izaten jarraitzen du erraketa kirolen industrian. Kalitatearekin eta berrikuntzarekin duen konpromisoari esker, mundu osoko tenislari profesional zein zaleen artean aukeraketa herrikoia izan da.
Gaur egun, Babolat marka bere produktuak eguneratzen eta merkatura berriak ateratzen jarraitzen du. Marka bide onetik doala erakusten duen zantzu bat da hori.