Bad Girls (1994ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1994 |
Izenburua | Bad Girls |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | female buddy film (en) ![]() |
Iraupena | 96 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jonathan Kaplan |
Gidoigilea(k) | Ken Friedman (en) ![]() Yolande Turner (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Lynda Obst |
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jerrald Goldsmith |
Argazki-zuzendaria | Ralf D. Bode |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Bad Girls (euskaraz Neska Gaiztoak) 1994ko Jonathan Kaplan estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako abenturazko western film bat da. Madeleine Stowe, Mary Stuart Masterson, Andie MacDowell eta Drew Barrymore aktoreek antzeztu zuten.
Mendebalde Urruna. Cody (Madeleine Stowe), Anita (Mary Stuart Masterson), Eileen (Andie MacDowell) eta Lily (Drew Barrymore) putetxe batean lan egiten duten lau emagaldu dira. Behinola, Codyk Anita bortxatzen saiatzen den bezero bat hil eta ihesi atera beharko dira. Bezeroaren alargunak Pinkerton agentziako detektibeak kontratatuko ditu, emagalduak atzeman ditzaten. Orduan, emagalduek Oregonera joateko erabakia hartuko dute, bertan bizimodu berri bati ekin eta koleraz hildako Anitaren senarra zenaren lur jabetza batzuk ustiatzeko asmoz.