Balaam profeta eta bere astoa

Balaam profeta eta bere astoa
(
Harmenszoon van Rijn’s)
Jatorria
Sortzailea(k)Rembrandt
Sorrera-urtea1626
IzenburuaL'Ânesse du prophète Balaam
MugimenduaHerbehereetako margolaritzaren Urrezko Aroa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta oak panel (en) Itzuli
Dimentsioakmihise: 63 (altuera) × 46,5 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass71E3314, 11G, 46C13142 eta 71
Kokapena
LekuaCagnacq-Jay museoa
BildumaCagnacq-Jay museoa eta Jacques Goudstikker collection (en) Itzuli
InbentarioaJ 95
JabeaAlfonso Lopez (en) Itzuli, Jacques Goudstikker (en) Itzuli eta Ernest Cognacq
Argumentu nagusiaBalaam's Ass (en) Itzuli eta Balaam (en) Itzuli

Balaam profeta eta bere astoa Rembrandt margolari herbeheretarrek 1626an egindako olioa ohola gaineko margolana da. Beraz, Leiden garaikoa da; 1625ean han estudioa ireki zuen, Italiako eragin zuzenarekin, bere maisua izan zen Pieter Lastmanen eta Elsheimer zein Caravaggioren eragin zuzenarekin.

Balaam eta bere astoaren gaia kristautasunaren hasierako gai ohikoa izan zen. Gaia katankunbetan zein sarkofagoetan askotan agertzen zen. Erromanikoaren kapiteletan ere askotan ikusten dugu baina gero desagertzen joan zen. Bibliaren arabera Balaamek, Mesopotamiako igarleak, herri juduaren gainean bere madarikazioa bota behar zuen, baina haren bidean aingeru bat agertu zen eta astoa hantxe bertan gelditu zen, ez aurrera ez atzera.[1] Rembrandtek une hori jaso du bere margolan honetan: hark ikusten ez duen aingerua astoaren bidean jarri da eta, nahiz eta bere mehatxu guztiak erabili, ezin du mugitu arazi.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Bible Gateway passage: Números 22:21-36 - Reina-Valera 1960» Bible Gateway (Noiz kontsultatua: 2024-07-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]