Balada triste de trompeta 2010ean Álex de la Iglesia bilbotar zinema zuzendariak zuzendu eta Carlos Areces aktoreak protagonizatutako umore beltzeko espainiar filma bat da.
Trapezista gazte batek (Carolina Bang) erabaki behar du: Sergio (Antonio de la Torre), pailazo alaia ala Javier (Carlos Areces), pailazo tristea. Biak erabat ero daude.
2011n bi Goya Sari bereganatu zituen, Makillaje eta Efektu Berezien Saria.