Baranbio | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Amurrio |
Herritarra | baranbioar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°02′55″N 2°55′15″W / 43.04861°N 2.92083°W |
Garaiera | 269 m |
Baranbio Arabako herria da, Amurrioko udalerrikoa. Iparraldean Arbaitza (Orozko), hegoaldean Ziorraga, mendebaldean Lezama eta ekialdean Orozko berriro ere eta Gorbeiako mendilerroa mugakide ditu. 1976 arte Lezama udalerriaren zati izan zen.
Baranbioko biztanleria |
---|
Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
1996tik herrian "Ahuntz Eguna" ospatzen dute ekainaren aldean, animalia honen inguruko azoka antolatuz. Ekitaldien artean, Gorbeia aldeko arrazak diren Azpizuri eta Azpigorriren arteko lehiaketa eta Garrastatxuko baselizara egindako ibilaldia ditugu, besteak beste.
Belaiki herriko euskara elkartea da, Baranbio eta Amurrioko euskaldunak eta euskaltzaleak biltzeko asmoz sortutakoa.
Amurrioko herriak | ||
---|---|---|
Aloria • Amurrio • Artomaña • Baranbio • Delika • Larrinbe • Lekamaña • Lezama • Saratxo • Tertanga |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |