Bas-Saint-Laurent | |
---|---|
Kanada | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Kanada |
Probintzia | Quebec |
Hiriburua | Rimouski |
Zatiketa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 48°20′N 68°40′W / 48.33°N 68.67°W |
Azalera | 28.396 km² |
Mugakideak | Gaspésie–Îles-de-la-Madeleine, Chaudière-Appalaches, Brunswick Berria, Maine eta San Laurendi ibaia |
Demografia | |
Biztanleria | 199.039 (2021) 1.629 (2020) |
Dentsitatea | 7,01 bizt/km² |
Ordu eremua | UTC−05:00 |
bas-saint-laurent.org |
Le Bas-Saint-Laurent ("San Laurendi Behea") Quebeceko eskualde administratiboa da. 01 kodea erabiltzen da eskualde hau identifikatzeko. Hiri nagusia Rimouski da.
8 konderriko eskualde-udalerrian (municipalités régionales de comté, MRC) eta 114 udalerritan banatuta dago; eskualde-udalerrietakoa, Trois-Pistoles hiriaren ingurukoa, Les Basques deitzen da, euskaldunen presentzia historikoa -eta zonalde horretan gordetzen dena- gogora ekartzen duena.
San Laurendi ibaiaren estuarioaren hegoaldeko ibarrean kokatuta dago, ibaia zabalduz doan eta San Laurendi golkoa bilakatzen hasten den gunean. Sarritan eskualde honi Bas-du-Fleuve ("ibaiaren behealdea") izena ematen zaio.
Ibaiarekin batera eskualdearen geografia markatzen duen beste ezaugarri geografikoa Apalatxe mendilerroa da, Notre-Dame mendiak hain zuzen ere; ibaiaren norabidean paralelo kokatuta daude, Gaspésie penintsulan beren ekialdeko muturrera heldu arte. Eskualdearen barnealdea okupatzen dute eta AEBetan segitzen dute. Témiscouata eta Matapédia ibarrek mendilerroa mozten dute eta Itsasaldeko probintzietarako pasabide nagusiak dira.
XVI. mendean Euskal Herriko, Normandiako eta Bretainiako arrantzaleak San Laurendi ibaiaren estuario eta golkoan ari ziren. Euskaldunen presentzia 1520tik dokumentatuta dago eta 1560an bakailao eta baleak harrapatzeko 100 bat arrantzuntzi zituzten.
Lehen garaietan batez ere golkoaren kanpoaldean eta Ternuaren inguruan ibiltzen ziren baina 1570etik aurrera, baleak urrituz joan ahala San Laurendiko estuarioaren erdialdean ere hasi ziren. Ehizari dagokionez, euskaldunak batez ere Saguenay ibaiaren bokalean aritu ziren.
Gaur egun toponimiak lehengo presentzia hori gordetzen du; bi lekuizen nabarmentzen dira:
1951tik biztanleria ez da hazi eta jaitsi ere egin da; hala ere datu orokorrek bi dinamika desberdin ezkutatzen dute: herri txikiek populazioa galtzen duten heinean, Rimouski eta Rivière-du-Loup hiriek irabazi egiten dute. 1951n Bas-Saint-Laurenten Quebeceko biztanleen % 5,2 bizi bazen ere, 2001ean & 2,8 besterik ez.
Chaudière-Appalachesekin batera estatistiketan ingeles hiztun elebakarrik ez dagoen Quebeceko eskualde bakarra da.
Europarren aurreko herrien oso presentzia urria dago egun eskualdean; Wolastoqiyik[5] (en. Maliseet, fr. Malécite) herriko ehunka batzuk Bas-Saint-Laurenten bizi dira eta Cacouna eta Whitworth lur "erreserba" txikiak onartu dizkiote[6].
Eskualde honek 8 "Eskualdeko konderriko udalerri" (MRC) ditu; MRCak eta bere hiriburuak:
Cacouna eta Whitworth jatorriko herrietako lurraldeak MRCetatik kanpo geratzen dira.