Bassirou Diomaye Faye | |||
---|---|---|---|
(2024) | |||
2024ko apirilaren 2a - ← Macky Sall | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | N’Diaganiao (en) , 1980ko martxoaren 25a (44 urte) | ||
Herrialdea | Senegal | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Marie Khone Faye (en) Absa Faye (en) (2023ko otsailaren 4a - | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Université Cheikh Anta Diop (en) National School of Administration of Senegal (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | zerga ikuskatzailea eta politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama | ||
Alderdi politikoa | African Patriots of Senegal for Work, Ethics and Fraternity (en) | ||
Bassirou Diomaye Diakhar Faye (Ndiaganiao, 1980ko martxoaren 25a) politikari senegaldarra eta zerga ikuskatzaile ohia da, Senegalgo lehendakari hautatua.[1] PASTEFeko idazkari nagusia izan zen, eta 2024ko Senegaleko lehendakaritzarako hauteskundeak irabazi zituen Ousmane Sonkoren ordez aurkeztu eta gero.[2]
Fayek esan du sistema aldatu nahi duela Senegalek subiranotasuna berreskuratzeko, eta panafrikanismoan sinesten duela. Analista batzuek uste dute erretorika honen asmoa dela Senegal mendebaldeko potentzietatik aldentzea, bereziki Frantziatik.[3]
2024ko apirilaren 2an presidente karguaren zina egin zuen.
Faye poligamoa da eta bi emazte ditu: Marie Khone Faye, kristaua, eta Absa Faye, musulmana.[4] Marie Khone senarraren hurbileko ahaidea da, eta elkarrekin lau seme-alaba izan dituzte: hiru mutil eta neska bat. Absarekin ez du seme-alabarik izan.[5]