Beatrice Tinsley | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Beatrice Muriel Hill |
Jaiotza | Chester, 1941eko urtarrilaren 27a |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New Haven, 1981eko martxoaren 23a (40 urte) |
Familia | |
Aita | Edward Hill |
Ezkontidea(k) | Brian Tinsley (1961eko maiatzaren 13a - 1974) |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Canterbury (en) ![]() Texasko Unibertsitatea Austinen 1967) Doktoretza New Plymouth Girls' High School (en) ![]() |
Hezkuntza-maila | Zientzietako Masterra |
Tesia | Theory of the crystal field in neodymium magnesium nitrate. (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | A. W. Ross (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Yale Unibertsitatea (1975 - 1981) |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Yale University Observatory (en) ![]() |
Beatrice Muriel Hill Tinsley (Chester, Ingalaterra, 1941eko urtarrilaren 27a - New Haven (Connecticut), Ameriketako Estatu Batuak, 1981eko martxoaren 23a) kosmologoa eta astronomoa izan zen. Britainia Handian jaioa, Zeelanda Berriko herritartasuna zuen. Funtsezko ekarpenak egin zituen galaxien bilakaeran, ikerketetako hazkundea eta heriotza ulertzeko.
Beatrice Hill Tinsley 1941ean jaio zen, Chesterren (Ingalaterran) eta Jean eta Edward Hillen hiru alabetatik bigarrena izan zen. Familiak Zeelanda Berrira emigratu zuen Bigarren Mundu Gerraren ondoren, lehenik Christchurchen bizi izan zen eta gero New Plymouthen, non bere aita elizgizona zen eta alkate ere bihurtu zen (1953-1956).
Christchurchen ikasten zuen bitartean, Brian Tinsley fisikari eta klasekidearekin ezkondu zen. Senarrak, bera han lanean zen artean, galarazi egin zion unibertsitatean lan egitea.[1]
1963an Dallasera (Texas, Ameriketako Estatu Batuak) joan ziren bizitzera, Brian Tinsleyk Ikasketa Aurreratuetarako Hego-Mendebaldeko Zentroan (gaur egun, Texaseko Unibertsitatea dena) lana lortu baitzuen. Egoera "akigarria" gertatzen zitzaion Baetrice Tinsleyri eta arazoak izan zituen fakultatean ohitura zen te bateko anfitrioia izateari uko egin ziolako.[1]
1964an, UT-Austinen astronomia-programan matrikulatu zen emakume bakarra zen eta hantxe argitaratu zuen bere ikerketa iraultzailea.[2]
Bere lanagatik errekonozimendua jaso arren, ez zuen lanpostu akademiko iraunkorrik lortu.
1974an, etxeko lana, familia eta bi karrera batera eraman ezinda, bere senarra eta bere bi seme adoptatuak utzi zituen, Yalen irakasle laguntzaile moduan lana onartzeko.[1] Bertan egin zuen lan, Yale Infirmary-n 1981ean minbiziagatik hil zen arte. Bere errautsak unibertsitateko hilerrian lurperatuta daude.[1]
Plymouth Berriko Institutu Femeninora joan zen Tinsley. Canterbury-ko Unibertsitatean graduatu zen eta Zientzia Fisikoetan masterra egin zuen 1961ean Lehen Mailako Ohoreekin.[3] Austin-eko 1966an Texaseko Unibertsitatean doktoregoa lortu zuen, Galaxien bilakaerak Kosmologian daukan garrantzia izeneko tesiarekin.
Tinsleyk ikerketa teoriko aitzindariak egin zituen izar populazioak hazten diren eta galaxien kualitate behagarrietan eragiten duten moduari buruz. Oinarrizko ikerketan ere lagundu zuen, unibertsoa itxita edo irekita dagoen jakitea bilatzen zuten ereduetan. Bere galaxia ereduek protogalaxien itxura izan beharko lukeenerako lehen hurbilketa ekarri zuten.
1974an Annie Jump Cannon saria jaso zuen Amerikako Astronomia Elkartearen eskutik, "Ikertzaile batek egindako ikerketa bikain eta oparoagatik", galaxien eboluzioari buruz egindako lana saritzeko.[4]
1977an, Tinsleyk, Richard Larson de Yalerekin batera, 'Galaxien eta izar populazioen eboluzioari' buruzko hitzaldi bat antolatu zuen.
Handik gutxira, 1978an, astronomiako lehen emakumezko irakaslea izan zen Yaleko Unibertsitatean.[5] Azken artikulu zientifikoa, hil baino hamar egun lehenago Astrophysical Journalera bidalia, berrikuspenik gabe hil ondoren argitaratu zen.[6]
1986an, Elkarte Astronomiko amerikarrak Beatrice M. Tinsley Saria ezarri zuen, "Astronomiari edo astrofisikari ekarpen aparta, nagusiki sortzailea edo berritzailea" aitortzen duena.[7] Zientzialari bat ohoratzen duen elkarte zientifiko amerikar batek sortutako sari garrantzitsu bakarra da. Sariak ez du herritartasunagatik edo bizi den herrialdeagatik murrizketarik egiten.[7]
3087 Beatrice Tinsley gerriko nagusiko asteroideak, 1981ean Tekapotik gertu Mt John Unibertsitateko behatokian aurkitu zenak, bere izena darama.[8]
Austingo Texasko Unibertsitateak, 1989an, irakasle bisitari batentzako dotazio bat ezarri zuen, Beatrice M. Tinsley Centennial izenekoa, horren ondorioz, senior irakasle bat edo karreraren erdian dagoen bat gonbidatua dago seihileko batera.[9] 2007an Tinsley bekak gehitu zituzten, ikertzaile gazteei esleitzen zaizkienak Austinen bisitaldi laburra egiteko.
2005ean, Wellingtongo Circa Antzokiak Bright Star izeneko lan bat ekoiztu zuen, Beatrice Tinsley-ren bizitzari buruzkoa.[10] Wellingtongo Elkarte Astronomikoak teleskopio bidezko behaketa saioak antolatu zituen antzokitik kanpo, Te Papa Museotik gertu dagoen kaian.
2010eko abenduan, Zeelanda Berriko kontseilu geografikoak Fiordlandeko Kepler mendietako bat (Johannes Kepler astronomoak horrela izendatua ) Tinsley mendia izendatu zuen ofizialki.[11][11]
Zeelanda Berriko Errege Astronomia Elkarteak Beatrice Hill Tinsley Konferentziak ezarri zituen 2012 an.[12]
Haren izena duen kale bat ere badago Rosedalen, Auckland-en iparraldean.
2016ko urtarrilaren 27an, Googlek 75 urteurrenean Doodle bat argitaratu zuen bere lana ohoratzeko.
2018ko uztailaren 18an, bere nekrologia (zenbait hamarkada geroago) argitaratu zuen The New York Times-ek "Pasados por alto" proiektuan. Proiektu horretan, bere garaian Times-en argitaratu ez ziren hildako pertsona nabarmenen historiak argitaratu ziren.[1]