Beefalo

Beefalo zezena

Beefaloa gizakiak sortutako betabere mota bat da, Amerikako bisonte eta arraza ezberdinetako etxeko behien arteko gurutzaketaren ondorioa. Europan ere beefaloak sortu dituzte Europako bisontea eta bertako behiak erabiliz. Kasu honetan zubron izena eman diote hibridoari. Ameriketan arrazaren beste izen bat, egun gutxiago erabilita, Cattaloa da.

Nahasketa gauzatzeko erabilitako behi arrazaren arabera, beefaloak itxura ezberdina hartu dezake. Oro har antza handiago dauka behi edo zezen handi batekiko, baina oso sendoa eta ilaje ugariarekin. Arraza haragiaren emankortasunaren aldetik bi espezieen ezaugarri hoberenak animali bakar batean lotzeko sortu zuten.

Beefaloa itxuraz behiatik gertu dago, eta %37,5 dauka bisontearen genetikaren aldetik. Dena den, portzentai hauek aldatu daitezke abere batetik bestera eta abeltzainaren arabera. Bisontearen portzentai handia daukaten animaliek "Bisonte hibridoak" deitzen dituzte.

Beefaloak ugaldu daitezke, abere hauek umekarrak baitira. Ez dira berez antzuak, gizakiak sortutako beste zenbait hibrido ak bezala, mandoaren kasu. Hala ere zenbait kasuetan ugalkortasun zaila daukate, eta hau izan da hain zuzen arraza hau hazteko arazoetako bat.

Beefaloaren haragia asko famatzen dute, kaloria gutxikoa baita. Gantza eta kolesterola ere maila baxuan dauka.

Beste aldetik Ipar Amerikako beefaloak ondo egokitzen dira eguraldi kaskar zein larre eskasetan. Europako beefaloen kasuan, nahiz eta animali emankorrak eta zailduak izan larre txarretan, hainbat gaixotasunen aurrean ahulak izaten dira.

Izen ingelesa "beef" (txahala) eta "buffalo" (horrela deitzen dute Amerikako bisontea) elkarlotzetik sortua da.

Cattalo izena ere historikoki erabilia izan da abere hauek izendatzeko. Berre jatorria, beefalo bezala, ingelesezko bi hitzen loturatik dator; "Cow"(behia) eta bufalo.

Egun Ameriketako Estatu Batuetan cattalo bisonte itxura eta portzentai handia daukan beefaloa izendatzeko erabiltzen dute. Kanadako zenbait tokietann berriz oro har cattalo hitza befaloak deitzeko erabiltzen dute.

Arrazaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beefaloak Ipar Ameriketan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikako bisonte eta behi baten arteko nahasketaren lehendabiziko berri 1749. urtekoa dugu, eta kasualitatez eman zen, garai haietako Ingalaterrako Ipar Ameriketako kolonietan. Lehendabiziko gurutzake nahita egindak XIX. mendeko erdialdean burutu ziren. Charles Goodnight izan zen hauen ondorioa Cattaloa deitu zuena.

1886.en urteko negu gogorrak milaka behi akabatu eta gero, Charles Jesse, "Buffalo" Jones ezizenez, lan ugari egin zuen Kansasen bisonteak eta behiak gurutzatuz, hango eguraldi gogorrei egokitako abereak lortzeko asmoz.

Europako beefaloa, Zubrona

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1850. urtean Poloniako Vladisky irakasleak zuzendutako ikerlarien taldea, Europako bisonte eta behien arteko nahasketak gauzatzen hasi zen[1]. Lana hauek lagata izan arren, 1970. urtean berrartu zituzten Poloniako behi gorriak zein behi frisiarrak erabiliz. Ondorio onak izan dira. Poloniako zubronen (horrela deitzen dituzte hango beefaloak) txahal eta txekorrek 60 kilogramo inguru pisatzen dute jaitzerakoan, eta oso azkar hazten dira. Haragiaren emankortasuna ere handia da, kalitate handikoa. Bultzatzaileen arabera, bisonte eta behiaren arteko hibrido hauek "Iraultza berde" bat ekar dezakete abelkuntzan. Hala ere, zenbait gorabehera zela medio, experimentoa bertan behera geratu zen, eta egun zubron gutxi daude.

Sakontzeko, irakurri: «Zubron»


Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Los señores del bosque. Conservación del lobo, el lince, el oso y el bisonte en Europa". Egilea Christian Kempf. Argitaletxea, Lynx edicions, 1990

"Los señores del bosque. Conservación del lobo, el lince, el oso y el bisonte en Europa". Egilea Christian Kempf. Argitaletxea, Lynx edicions, 1990. ISBN:84-87334-05-9

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]