Belial | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Baliokideak | Deabrua eta Satan |
Belial, baita ere Baalial, Balial, Belhor, Beliall, Beliar, Berial eta Beliya'al Bibliak eta judaismoak deabruari emandako izenetako bat da.[1]
Haren izena hebraieratik dator, bliya'al. Hitz konposatua da non bliy «ustelkeria» da; bigarren elementuak ya`al (yaw-al') «irabazia» esan nahi du. Informazio horren arabera, espezialista askorentzat Belial «irabazi ustelenak» da, «desobedientea» edo «errebeldea». Beste izenak ere eman bazaizkio, esaterako, «harrokeriaren jauna» edo «infernuko semea».
Erdi Arotik Infernuen Printzetzat hartua izan da. Judaismoan fede gabeko gizonak «Belialen semetzat» hartzen dira. Belial deabru boteretsua da; benetako independentziarekin, buruaskitasunarekin, harrotasunarekin eta errealizazio pertsonalarekin ere lotzen da. Satanek, Luziferrek, Leviatanek eta Lilithek haren izaera osatzen dute.