Berenice Abbott | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Springfield, 1898ko uztailaren 17a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | estatubatuar zuria |
Heriotza | Monson (en) , 1991ko abenduaren 9a (93 urte) |
Hobiratze lekua | New Blanchard Cemetery (en) |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Art Students League of New York (en) Ohio Estatuko Unibertsitatea (1917 - 1918) Grande Chaumière Akademia (1921 - |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Man Ray |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria, architectural photographer (en) , artista eta asmatzailea |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | New York Berlin Paris eta Maine |
Enplegatzailea(k) | Man Ray (1924 - 1926) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | straight photography (en) |
Izengoitia(k) | Abbot, Berenice |
Genero artistikoa | erretratua hiri-paisaia |
Berenice Abbott (Springfield, Ohio, 1898 – Monson, Maine 1991) estatubatuar argazkilaria izan zen. Ezagunak dira 20. hamarkadan Parisen kultur-arloko pertsonaiei ateratako erretratuak. Baita 30. hamarkadako New York hiriari buruzko sail dokumentala eta 1940-1960 artean argazkilaritza zientifikoan egindako lana ere.
Berenice Abbott EE.BB.-ko Ohio estatuan jaio zen, Springfield-en, 1898an, familia behartsu batean. 18 urte zituenean New Yorkera joan zen eskultura ikasteko asmoz. Han ezagutu zituen, adibidez, Djuna Barnes idazlea eta Marcel Duchamp artista; Duchamp Dadaismoaren sortzaileetako bat zen, eta abangoardiako mugimendu honetan parte hartu zuen Berenicek ere. 1919 eta 1921 artean, ikasketak ordaindu ahal izateko artisten modelo gisa lan egin zuen. Besteak beste, Man Ray argazkilariarentzat paratu edo posatu zen.[1]
1921ean New York utzi eta Parisera eta Berlinera joan zen. Eskultura ikasketekin jarraitu zuen , baita bizimodua atera ahal izateko modelo gisa lan eginez ere. 1923 eta 1925 artean Man Rayren laguntzaile gisa aritu zen (haur ere Parisera bizitzera aldatua zen). Harekin sartu zen argazkigintzaren munduan. [2]
1929an Paris utzi eta Estatu Batuetara itzuli zen.
1935ean Elizabeth McCausland arte-kritikariarekin elkartu zen, eta harekin bizi izan zen 1965ean Elizabeth hil zen arte. 1968an, Mainera joan zen bizitzera eta han hil zen 1991n.
1926an bere argazki-estudioa zabaldu zuen Parisen. Haren estudiotik artistak, idazleak eta bildumagileak, frantziarrak eta erbesteratuak, igaro ziren. Haren karrerako lehen erakusketa, 1926an, Parisko “Au Sacre de Printemps” (Udaberriaren Sagaratzea) galerian izan zen, eta argazkilari gisa haren lanbide-karrera sendotu zuen horrek. New Yorkera egin zuen bidaia batean, harrituta ikusi zuen nola aldatzen ari zen hiria. Eraikin zaharren ordez etxe orratz handiak ari ziren sortzen. 1929an behin betiko New Yorken bizitzea erabaki zuen eta bere serierik ezagunenari ekin zion orduan: Changing New York (1939).[3]
New Yorkeko argazkien garaian, atsedenaldi batean, Estatu Batuetako hegoaldera joan zen 1935ean, eta han ibili zen 1929ko Depresio ekonomikoa nozitu zuten nekazaritza-etxaldeetako bizimoduaren argazkiak egiten.Lan horrek liluratuta, 1954an herrialdeko ekialdeko kostan ibiltzea eta hura dokumentatzea erabaki zuen.
Zientzia zalea izan zen Abbot, eta horren lekuko da 1958 eta 1960 artean MITrako (Massachusetts-eko Teknologia Institutua), egindako zientzia irudiak. Fisikako zenbait gertaera aztertu zituen bere argazkien bidez. [2]
1970.ean egin zitzaion atzera begirako lehen erakusketa, New Yorkeko Arte Modernoaren Museoan (MOMA). Gero haren argazki-lanaren lehen sorta argitaratu zen 1976an; 1986an Argazkigintzako Nazioarteko Zentroaren ibilbideari saria eman zioten; eta hil zen urtean, 1991n, Ohioko Emakumeen Famaren Aretoan sartu zuten.