Bertrand de Comps

Bertrand de Comps

Grand Master of Order of Saint John of Jerusalem (en) Itzuli

1236 - 1240
Guérin Lebrun - Pierre de Vieille-Bride
superior (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaComps-sur-Artuby, XII. mendea
Herrialdea Frantzia
HeriotzaLur Santua, 1239 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakwarrior monk (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaOspitaleko Zaldunak

Bertrand de Comps (Comps-sur-Artuby?, ? – Lur Santua, 1239 edo 1240) Ospitaleko Zaldunen 17. Maisu Handia izan zen 1236tik hil zen arte.

Ordenako artxiboen arabera, 1216an jada Lur Santuan zegoen. 1231tik 1234ra Saint-Gilleseko priorea izan zen. 1236ko maiatza eta iraila bitartean aukeratu zuten Maisu Handi, eta 1239ko apirilean aipatzen da azken aldiz.

Gutxienez bi aldiz saiatu zen gurutzatuen etsaiekin negoziatzen Lur Santuan. Gregorio IX.a Aita Santuak Bohemundo V.a Antiokiakoaren aurka asasinoekin akordio bat lortzen saiatzea leporatu zion, eta zergak ordaintzea egotzi zion, babesaren truke.

1236ko apirilaren 29an, Aiata Santuak Ospitaleko Zaldunak eta Tenplarioak eskumikatzeko mehatxua egin zuen. 1238ko martxoaren 13an, bizitza eskandalagarria izatea eta Joan III.a Dukas Vatatzesi Konstantinoplako enperadoreen aurka laguntzea leporatu zien.

Henrike I.a Ziprekoa erregeak lurralde handiak eman zizkion Ordenari Zipren.