Beth Ditto

Beth Ditto

(2018)
Bizitza
JaiotzaSearcy1981eko otsailaren 19a (44 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, modeloa eta kantugilea
Lantokia(k)Portland
KidetzaGossip (en) Itzuli
Genero artistikoarock
dantza
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaKill Rock Stars (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

bethditto.com
IMDB: nm2688948 Allocine: 692502 Rottentomatoes: celebrity/beth_ditto Allmovie: p841550 TCM: 13015611 Metacritic: person/beth-ditto TV.com: people/beth-ditto
Facebook: bethditto Twitter: bethditto Instagram: bethditto Youtube: UC58NDFFb1yjshXfR1FCv15w Souncloud: bethditto Spotify: 7y8lzaGqtadGmtAtg2SGv4 iTunes: 336838 Last fm: Beth+Ditto Musicbrainz: a23b8dc2-97f4-4eab-a76d-dc3b2ef4b537 Songkick: 2629241 Discogs: 292175 Allmusic: mn0001862849 Deezer: 1189520 Edit the value on Wikidata

Mary Beth Patterson (Searcy, Arkansas, 1981eko abenduaren 19a), Beth Ditto izenaz ezaguna, abeslari eta moda diseinatzailea da, ezaguna Gossip synth-rock taldearen kantaria izateagatik.[1] LGTBfobiaren eta lodifobiaren aurkako sinbolo gisa erakusten da bere burua.

Searcyn jaio zen, Arkansasen, eta familia pobre batean hazi zen, sei anai-arrebarekin batera. Bertan eman zituen haurtzaroa eta nerabezaroa, 1999an Olympiara, Washingtonera, joan aurretik, Nathan Howdeshell lagunarekin batera. Biek Gossip taldea sortu zuten, Kathy Mendonça bateria jotzailearekin batera.[2] Geroago, Portlandera, Oregonera, joan ziren bizitzera, batez ere eremu horren mugimendu progresisten bila.[3]

Ditto LGTBIQ kolektiboko parte da eta kolektibo honen alde zein feminismoaren alde azaldu du bere burua.[4][5] Horrez gain, "body positivity" mugimendua jarraitzen hasi zen, lodifobiaren aurka borrokatzeko.

2009an, Dittok diseinatzaile postuan kolaboratu zuen Evans arropa markarekin, neurri handiko pertsonentzako bideratuta dagoena. Urte hartatik aurrera, modelo gisa lan egin du zenbait alditan.

2011an, Beth Dittok bere solista karrera hasi zuen, EP disko laburra kaleratu zuenean. 2016an, Gossip taldea banandu egin zen[6] eta 2017an Dittok Fake Sugar diskoa kaleratu zuen, pop generoan oinarrituta dagoena.

Urtea Izena
2001 That's Not What I've Heard
2003 Movement
2006 Standing in the Way of Control
2009 Music for Men
2012 A Joyful Noise
Urtea Izena
2011 EP
2017 Fake Sugar

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Bio» The Gossip official website 2007-10-22 (Noiz kontsultatua: 2024-11-26).
  2. (Ingelesez) Abreu, Amelia. (2010-05-28). «Southern Comfort» Dallas Observer (Noiz kontsultatua: 2024-11-26).
  3. (Ingelesez) Ditto, Beth. (2007-12-15). «The friendliest big little city in America» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-11-26).
  4. (Ingelesez) Ditto, Beth. (2007-06-07). «What would Beth Ditto do?» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-11-26).
  5. (Ingelesez) Ditto, Beth. (2021-05-30). «Beth Ditto: ‘Seeing Boy George was like coming home’» The Observer ISSN 0029-7712. (Noiz kontsultatua: 2024-11-26).
  6. (Ingelesez) Mapes, Jill. (2016-02-19). «Beth Ditto Stays Radically Fat With New Clothing Line and Solo Career» Pitchfork (Noiz kontsultatua: 2024-11-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]