Betty DeGeneres

Betty DeGeneres

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElizabeth Jane Pfeffer
JaiotzaNew Orleans1930eko maiatzaren 20a (94 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
Familia
AitaWilliam Dick Pfeffer
AmaMildred Morrill
Ezkontidea(k)Elliott Everett DeGeneres Jr. (en) Itzuli  (1952 -  1974)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLouisiana State University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzutabegilea, kazetaria, LGBT ekintzailea eta speech and language therapist (en) Itzuli

Elizabeth Jane DeGeneres sortzez Pfeffer (New Orleans, 1930eko maiatzaren 20a) LGBT komunitatearen eskubideen aldeko estatubatuar ekintzailea da.[1] Ellen eta Vance DeGeneresen ama eta Human Rights Campaign erakundeko bozeramailea. 1997an, Ellen alabak bere homosexualitatea jendaurrean onartu ostean lortu zuen ospea.[2]

DeGeneres Violeten (Louisiana) jaio zen, 1930ean, Depresio Handiaren unerik gorenean.[3] Aita alemaniarra zuen, eta ama, irlandarra. Louisianako Estatu Unibertsitatean izan zen bi urtez, hizkuntzaren patologia ikasten, logopeda bihurtzeko. Unibertsitatean zegoela, hainbat antzezlanetan parte hartu zuen Joanne Woodward aktorearekin, eta aktore ezagun bilakatu zen.[2]

Elliott DeGeneresekin ezkondu zen 1952an. Bikotea 1974an dibortziatu zen. Handik gutxira, Roy Gruessendorfekin ezkondu zen, eta hark Texasera eraman zuen familia. DeGeneresi bigarren aldiz ezkondu eta gutxira diagnostikatu zioten bularreko minbizia. 2005ean, Ellen alabak nerabe zela aitaordearengandik jasan zuen sexu abusuaz hitz egin zuen jendaurrean lehen aldiz. Louisianako Unibertsitatera itzuli zen 50 urte bete ondoren, hizketaren patologiari buruzko maisutasuna osatzeko.[2]

DeGeneresek bi liburu idatzi zituen: Love, Ellen: A Mother Daughter Journey eta Just a Mom.[4] Lehenengoan, Bettyk bere alaba armairutik atera izanaren aurrean izandako erreakzioa deskribatzen du, eta onarpen pasibotik LGBT komunitatearen eskubideen defendatzaile sutsu bihurtu arteko bidea. Horrez gain, Ellenek bere aitortza egin ostean jaso zuen komunikabideen mihaketa ere deskribatzen du. Just a Mom bere bigarren liburuak gai horiek azpimarratzen jarraitzen du.

  • Love, Ellen: A Mother Daughter Journey
  • Just a Mon

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]