Bhumika Shrestha

Bhumika Shrestha
Bizitza
JaiotzaKatmandu1987ko urtarrilaren 11 (37 urte)
Herrialdea Nepal
BizilekuaKatmandu
Hezkuntza
Hizkuntzaknepalera
Jarduerak
Jarduerakmodeloa, aktorea, politikaria eta gizarte-langilea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaNepali Congress (en) Itzuli

IMDB: nm4161477 Facebook: shreatha.bhumika Edit the value on Wikidata

Bhumika Shrestha (nepaleraz: भूमिका श्रेष्ठ; Katmandu, Nepal, 1987ko urtarrilaren 11) nepaldar modeloa, aktorea, politikaria eta pertsona transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea da.

Katmandun sortu zen klase ertaineko familia batean. Bere gurasoak Kumar Shrestha eta Numaya Shrestha dira. Bi neba-ahizpa ditu. Gizon jaio bazen ere, bere genero-nortasuna ez zetorren bat bere sexuarekin.[1] Hau da, ez zegoen eroso egokitutako gorputzarekin eta horrek arazoak zekarzkion bere arazoa ulertzen ez zutenekin.

16 urte zituenean Nepalgo LGBTen eskubideen aldeko Blue Diamond Society elkarteko kide bat ezagutu zuen eta honek Shresthari bere bulegora joateko gonbita egin zion. Elkartera joaten hasi eta bera bezala Nepalgo gizartetik baztertuta zeuden beste lagun batzuk ezagutu zituen, dela sexualitateagatik, dela genero-nortasunagatik. Bakarrik ez zegoela ikusteak bere buruarengan segurtasuna indartu zion. 2007an hirugarren sexuko pertsonentzako Miss Pink edertasun-lehiaketan parte hartu zuen eta irabazle atera zen.[2] Ondoren Thailandiako Miss International Queen edertasun-lehiaketan parte hartu zuen.

Edertasun-lehiaketa irabazteak fokuen erdigunean jarri eta kazetarien arreta bereganatu zuen. Bat-bateko ospeak politikarako ateak zabaldu zizkion. 50 hautagairen artean gutxiengoak ordezkatzeko Nepalgo Kongresu izeneko alderdi polititikoko kide hautatu zuten.

2015eko abuztuan Nepalek pasaportean jabearen sexua identifikatzeko dagokion atalean "beste bat" (ez gizon, ez emakume) jartzeko aukera ematea adostu zuen. Urte horretako urrian "beste bat" sexua zioen pasaportearekin atzerrira bidaiatu zuen lehen nepaldarra bihurtu zen Shrestha.[3]

Urtea Izenburua Rola Oharrak
2018 Kanchhi Emakume transgeneroa
2012 Highway

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Liverpoolgo John Moores Unibertsitatea. (pdf) Interview with Bhumika Shrestha. (Noiz kontsultatua: 2018ko ekainaren 13a).
  2. (Ingelesez) «Nepal's first transgender politician on a mission» RNW Media (Noiz kontsultatua: 2018ko ekainaren 13a).
  3. (Ingelesez) «Bhumika becomes first transgender to travel abroad with 'other' category passport» The Kathmandu Post 2015eko urriaren 6a (Noiz kontsultatua: 2018ko ekainaren 13a).