Big Trouble in Little China | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1986 |
Izenburua | Big Trouble in Little China |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, fantasiazko filma, martial arts film (en) eta film komikoa |
Iraupena | 99 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Euskarria | ZX Spectrum |
Grabazio lekua(k) | San Frantzisko |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Carpenter |
Gidoigilea(k) | Gary Goldman (en) W. D. Richter |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Larry J. Franco |
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox |
Edizioa | Steve Mirkovich |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Carpenter |
Argazki-zuzendaria | Dean Cundey |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | San Frantzisko eta Los Angeles |
Big Trouble in Little China (euskaraz: Arazo Handia Txina Txikian) 1986ko John Carpenter estatubatuar zinema zuzendariaren umorezko arte martzial filma bat da. AEBtako San Frantzisko hiriko Chinatown auzoan girotua dago.
Jack Burton (Kurt Russell) San Frantzisko hiriko Chinatown auzora merkantziak garraituz lan egiten duen kamiolari harroputz bat da, karta joko batean Wang Chi (Dennis Dun) izeneko gizon bati diru kopuru handia irabazi dio. Wang Chinek diru hori kobratu aurretik Jack aireportura joan eta Miao Yin txinatar neska gaztea jasotzeko konbentzituko du. Txinatar mafiagizon batzuk Miao bahitzean Jack haren bila abiatu eta 2.000 urteko adina duen Lo Pan (James Hong) azti beldurgarria eta usadizoko txinatar espirituen munduan barneratuko da. Arrisku handiei aurre eginez, Jack Lo Pan eta Hiru Ekaitzak (Trumoi, Euri eta Tximist: Carter Wong, Peter Kwong eta James Pax) ezizena duten hiru izakien aurka borrokatuko da.