Bihotz salataria

Bihotz salataria
Datuak
IdazleaEdgar Allan Poe (1843)
Argitaratze-data1843
Jatorrizko izenburuaThe Tell-Tale Heart
Hizkuntzaingelesa
Herrialdea AEB
Euskaraz
IzenburuaBihotz salataria
ItzultzaileaKoro Navarro
Argitaratze-data2000
BildumaKontakizunak liburua
Literatura Unibertsala

Bihotz salataria (ingelesez: The Tell-Tale Heart) Edgar Allan Poe estatubatuar idazlearen kontakizun labur bat da. The Pioneer aldizkarian argitaratu zen 1843an.

2000an Koro Navarrok euskarazko itzulpena Poeren kontakizun laburrez osatutako Kontakizunak liburuan Bihotz salataria izenburupean argitaratu zuen.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Narratzaile batek behin eta berrro esaten du zoraturik ez dagoela, nahiz eta bere zentzumenak ozo zorrotzak izan, entzumena batez ere. Berarekin bizi den agureak begi urdin argi bat du, gaunduak lausotua, sai batena bezalakoa. Horrek aztoratzen zuen narratzailea, hil nahi izateraino. Egun batean, agurea lotan zegoela begi irekita zuela ikusi zuen, eta hiltzea erabaki zuen. Hil eta gero, gorputza laurdenkatu zuen eta zoru azpian gorde zituen gorputz-zatiak. Oihuak entzun zituen auzoko bateak deituta, hiru polizia agertu ziren bere etxean. Hiltzaileak pasarazi eta agurearen logelara eraman zituen, lasai-lasai. Laster, hazten ari zen hotsa entzun hasi zen. Agurearen bihotz taupadak zirela sinetsita, izutu zen eta dena aitortu zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]