Bikarioetxeko hilketa

Bikarioetxeko hilketa
Datuak
IdazleaAgatha Christie (1930)
Argitaratze-data1930eko urria
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaThe Murder at the Vicarage
ArgitaletxeaCollins Crime Club
HerrialdeaErresuma Batua
Euskaraz
IzenburuaBikarioetxeko hilketa
ItzultzaileaItziar Diez de Ultzurrun
Argitaratze-data2008
BildumaEnigma
Orrialdeak347
ISBN8487484859

Bikarioetxeko hilketa (ingelesez: The Murder at the Vicarage) Agatha Christiek idatzitako eleberria da. 1930ean argitaratu zen. Miss Marple pertsonaia lehen aldiz agertzen da eleberri honetan.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

St. Mary Mead herrixkan Protheroe koronela hilda aurkitzen dute bikarioetxean. Herri osoak gorrotatzen du koronela. Istorioa bikarioaren ikuspuntutik kontatzen da.

  • Miss Marple: neskazahar adinekoa, buruargia eta sudurluzea.
  • Leonard Clement: St. Mary Meadeko bikarioa.
  • Griselda Clement: bikarioaren emazte gazte eta ederra.
  • Dennis Clement: bikarioaren iloba gaztetxoa.
  • Lucius Protheroe: koronela eta epailea. Hilik aurkitzen dute bikarioetxean.
  • Anne Protheroe: Protheroe koronelaren bigarren emazte gazte eta ederra.
  • Letice Protheroe: Protheroe koronelaren eta bere lehenengo emaztearen alaba.
  • Lawrence Reading: pintore gaztea.
  • Haydock doktorea: Herriko medikua.
  • Hawes: bikarioaren laguntzailea.
  • Estelle Lestrange: herrira iritsi berri den emakume mistoriotsua.
  • Melchet koronela: konderriko polizia-burua.
  • Slack inspektorea: Munch Benhameko polizia-inspektorea.
  • Archer andrea: herriko zenbait etxe garbitzen dituen adineko emakumea.
  • Archer ehiztaria: isileko ehiztaria. Archer andrearen semea.
  • Amanda Hartnell: adineko emakume kuxkuxeroa.
  • Marta Price Ridley: adineko emakume kuxkuxeroa.
  • Caroline Wetherby: adineko emakume kuxkuxeroa.
  • Stone doktorea: indusketak egiten ari diren arkeologoa.
  • Gladys Cram: Stone arkeologoaren idazkaria.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]