Blue Lives Matter | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | gizarte mugimendua, hashtaga, manifestazioa eta countermovement (en) | |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |
Agintea | ||
Egoitza nagusi | ||
Historia | ||
Sorrera | 2014ko abenduaren 20a | |
webgune ofiziala |
Blue Lives Matter Estatu Batuetako kontramugimendu bat da, segurtasun indarretako kideak hiltzeagatik epaituak eta kondenatuak gorroto-delituaren pean zigortu behar direla defendatzen duena.[1] Black Lives Matter- i erantzunez hasi zen Rafael Ramos eta Wenjian Liu NYPDko ofizialen hilketen ondoren, Brooklyn-en (New York), 2014ko abenduaren 20an.[2]
ACLUk eta beste batzuek kritikatua, mugimenduak Louisianako estatu lege bat inspiratu zuen, polizia, suhiltzaile eta larrialdietako mediku zerbitzuetako langileen kontra ekitea gorroto delitu bihurtuz.[3][4] Lege hori biziki kritikatua izan da gorroto-delituen aurkako legea arraza, sexu-orientazio edo genero-identitatea bezalako ezaugarrietatik kanpo zabaltzeagatik, hautaturiko lanbidea ere sartuz.[5][6] Era berean, polizien aurkako indarkeria gutxitzen ari delako ebidentzia ere erabili da legearen motibazioak zalantzan jartzeko.[7][8]
2014ko abenduaren 20an, Rafael Ramos eta Wenjian Liu ofizialen hilketen harira, segurtasun indarretako kide talde batek Blue Lives Matter sortu zuen poliziaren aurkakoak zirela uste zuten albisteen kontra egiteko.[9][10] Blue Lives Matter segurtasun indarretako kide aktibo eta erretiratuek osatzen dute. Blue Lives Matterreko egungo bozeramaile nazionala Las Vegas Metropolitan Police Departmenteko Randy Sutton tenientea da.[11]
2015eko irailean, Los Angeleseko 100 poliziak baino gehiagok parte hartu zuten Hollywooden Blue Lives Matterren bilkuran, "departamentuari sostengua adierazteko, garai honetan non... hainbat hiritako polizien kontrako segada-hilketek nazio osoko autoritateei setio-sentipena utzi dieten".[12]
Louisianak legedia onartu zuen 2016ko maiatzean, zeinak gorroto-delitu egin baitzuen polizia edo suhiltzaileen kontra ekitea. Lance Harris estatuko ordezkariak egina den legedia John Bel Edwards gobernadoreak jarri zuen indarrean. Lege horrek gorroto-delitu larriei 5.000 dolarreko isuna edo bost urteko kartzela-zigorra gehitzea ahalbidetzen du, eta gorroto-delitu arinei, aldiz, 500 dolarreko isuna edo sei hilabeteko kartzela-zigor gehigarria.[4]
Blue Lives Matterren kritika batzuek diote norberaren lanak ezin duela inola ere izan arrazak bezainbesteko identitate-zentzu sakona, ez eta elkartasun-iturria izan ere.[13] Beste batzuek diote Beltzen identitatea eta historia etengabe ezabatzeko mehatxupean daudela, poliziek mehatxu horri aurre egin behar ez dioten bitartean.[13][14] Beste kritika-iturri bat da poliziak komunitateetan normalean errespetatzen eta omentzen dituztela; eta, aldiz, hiriguneetako afroamerikarrak lapurrak eta bizkarroiak diren susmopean eduki ohi dituztela.[13][15][16] Azkenik, zenbaitek dio Blue Lives Matterren aldekoek, nahita edo nahi gabe, polizia diskriminatzailearen eta arraza-profilen sistema babesten dutela.[5]
Blue Lives Matter legeak kritikatzen dituzten batzuek diote legeak erredundanteak direla, polizia bat erasotzeak edo hiltzeak polizia ez den bati eraso egiteak baino zigor gogorragoa duelako lehendik ere.
Beste batzuek, esate baterako San Martinvilleko Polizia Buru Calder Hebert-ek, lege horiek atxilotzeari aurre egitea ere gorroto-delitu bilakatuko dutela;[3] horrek kritika eragin du, ezen gorroto-delituetan biktimak bere nortasunean oinarritutako ezaugarriengatik erasotzen baitituzte, hala nola arraza, orientazio sexual edo generoagatik.[5] Amaitzeko, FBIren datuen arabera, polizien aurkako indarkeria eta, oro har, delituak gutxitu egin dira lege horiek gabe ere, eta horien beharra zalantzan jarri dute.[7][8]
2021eko martxoaren 14an, ETB1eko Baserria saioan Honoring Courage; Blue Lives Matter (Ohore adoreari; Bizitza Urdinek Axola Dute) lelodun jertsea jantzita agertu zen Gontzal Viaga Rodriguez partaidea, eta horrek polemika piztu zuen, sareetan batik bat; bai hark, ertzaina izanik, jertse hura janzteagatik, bai EiTBk beste janzki batzuekin izandako jarrerarekin alderaturik ("Altsasukoak aske" leloa zeramana kasu).[17]