Borhane Alaouié

Borhane Alaouié
Bizitza
JaiotzaArnoun (en) Itzuli1941eko apirilaren 1a
Herrialdea Libano
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaBrusela-Hiriburua eskualdea2021eko irailaren 9a (80 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta unibertsitateko irakaslea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

IMDB: nm0015999 Allocine: 3961 Allmovie: p568815 Edit the value on Wikidata

Borhane Alaouié (Arnoun, 1941eko apirilaren 1a - Brusela-Hiriburua eskualdea, 2021eko irailaren 9a) libanoar zinema-zuzendaria izan zen.

Zinema-arloan Bruselan hezi zen (1968-1973), eta zuzendari gisa Belgikan bertan egin zituen lehen urratsak, film laburrak eginez (Fourrière, 1971). 1974an, Kafr kasem filma, gaur egun palestinarren arazoaz inoiz egin den filmik onenetakotzat hartua, zuzendu zuen. Film honek harrera bikaina izan bazuen ere, hurrengo bietan jasan zituen eragozpen ideologikoek zakarki eten zuten Alaouiéren etorkizun handiko karrera. Lehen oztopoa La yakfi an yakun Allah maa al-fuqaraa (1976) dokumental bikainarekin izan zuen, Hassan Fathi egiptoar arkitektoaz eta mendebaldeko arkitekturak eta arkitektura tradizionalak mundu arabiarrean bizi duten gatazkari buruzkoa, ez zen babesa eman ziotenen (UNESCO) gustukoa izan, eta Egipton bertan ere debekatu zuten. Bigarren ezbeharra eta erabakigarriena, Beyroutou el lika (1982) bere bigarren film luzearekin jasan zuen, zenbait arabiar taldek, gerrak suntsituriko Beiruteko eguneroko bizitza era pertsonal eta intimistan azaltzen zuelako nahigabeturik, gogor erantzun ziotelako. Geroztik Europan bizi da; telebista-kate batzuetarako film ertain batzuk (Risala min zaman al-harb, 1985; Risala min zaman al-manfaa, 1988; Assouan, un haut barrage sur le Nil, 1990) eta Parisen atzerriratutako intelektual arabiar batek Golkoko gerra nola bizi ote duen galdetzen duen Harb al-Jalyj... wa baad (1991) film kolektiboko emanaldi bat (Al-jusuf fi layla dalmaaa ) bakarrik zuzendu ahal izan zituen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]