Boy Erased 2018ko Joel Edgerton australiar zinema zuzendari, aktore, ekoizle eta gidoigileak zuzendu, ekoiztu eta idatzitako film dramatikoa da. Garrard Conley-en Boy Erased: A Memoir autobiografia liburuan oinarritzen da. Lucas Hedges, Nicole Kidman, Russell Crowe eta Edgertonek berak antzeztu zuten.
Tellurideko Zinemaldian estreinatu zen 2018ko irailaren 1ean.[1]
Jared Eamons (Lucas Hedges), AEBko herri txiki bateko 19 urteko mutila da, artzain baptista baten semea. Gurasoei (Nicole Kidman eta Russell Crowe) homosexuala dela jartzen zaie agerian. Konbertsio-terapia batera joatera derrigortzen dute Jared, bestela familia, lagun taldea eta elizatik kanpo aterako duten mehatxupean. Programa honetan dagoela, terapiaren arduradunarekin (Joel Edgerton) gatazka sortzen da.