Bro Gernev | |||
---|---|---|---|
| |||
Hiriburua | Kemper | ||
Herritarra | Kernevtar/Kornuallestar | ||
![]() | |||
Antolaketa Estatua
Herrialdea Departamentua |
Frantzia Bretainia Finistère, zati txiki bat Côtes-d'Armor | ||
Eremua | 5.979 km² | ||
Biztanleria | 477.308 | ||
Dentsitatea | 79,83 bizt/km² | ||
Bro Gernev edo Bro Gerne (frantsesez: Cornouaille) Bretainiako bederatzi lurralde historikoetako bat da, mendebaldeko kostaldean kokatutakoa, gaur egungo Finistere/Penn-ar-Bed eta Côtes-d'Armor/Aodoù an Arvoreko departamenduen artean.
Izenak "Kerneveko lurraldea" esan nahi du bretainieraz, eta Erresuma Batuko Kornualles eskualdearen (kornubieraz: Kernow) izenkide da hainbat hizkuntzatan. Cornwallis edo Corn-wealas izenak "penintsulako jendea" esan nahi du.
Julio Zesar berak dagoeneko aipatu zuen Armorika eta Britainia hegoaldearen arteko harremanak sendoak zirela eta VI mendean ere hala jarraitzen zuten. Artur erregearen kondairetan ere nabarmen azaltzen da hori, eta bere jatorria bertan kokatzen duenik ere badago.
Kemperko diozesia indartsua izan zen eta XVIII mendean Frantziako Iraultzak desegin zuen arte iraun zuen.