Broadford (Eskozia)

Broadford
An t-Àth Leathann
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaHighland
Posta kodeaIV49
Geografia
Koordenatuak57°14′28″N 5°54′25″W / 57.241°N 5.907°W / 57.241; -5.907
Map
Demografia
Biztanleria620 (2006)
1.110 (2016)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2006)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01471

Broadford, Eskoziako gaeleraz: An t-Àth Leathann, Eskoziako mendebaldeko kostaldean dagoen Skye uharteko kostaldeko udalerri bat da. Udalerriaren herrigunetik Skye Bridge zubitik Portree udalerrira doan A87 errepidea iragaten da. Skye uharteko bigarren udalerririk handiena da (Portree udalerriaren ondoren).

Broadford udalerria ingurune lasai eta eder batean kokatzen da. Bertatik itsasoa nahiz handik oso hurbil dauden Cuillin mendien ikuspegi paregabeez goza daiteke. Skye uhartean barna oinez nahiz bizikletaz ibilbideak burutzeko abiapuntu aproposa da.

Jethro Tull musika taldeak Heavy Horses diskoaren barnean Broadford Bazaar izeneko abesti bat badu, udalerri honetan oinarrituta dago.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]