'Ama Birjina Haurrarekin Madonna col Bambino' | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Michelangelo |
Sorrera-urtea | 1503 |
Mugimendua | pizkundea Goi Pizkundea |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | haitzurdina |
Dimentsioak | 135 () cm |
Genero artistikoa | arte sakroa |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Andre Mariaren eliza (Brujas) |
Bilduma | Andre Mariaren eliza (Brujas) |
Estatu burujabe | Belgika |
Belgikako eskualdea | Flemish Region |
Province of Belgium | Mendebaldeko Flandria |
Belgikako barrutia | Arrondissement of Bruges |
Hiria | Brujas |
Koordenatuak | 51°12′17″N 3°13′28″E / 51.2047°N 3.2244°E |
Jabea | Alessandro Moscheroni (en) eta Giovanni Moscheroni (en) |
Argumentu nagusia | Madonna and Child (en) |
Ama Birjina Haurrarekin (Madonna col Bambino) edo Brujasko Ama Birjina, Michelangelo eskultorearen lan ezaguna da. 1501-1504 urteetan egina, Brujasko Andre Maria eliza gotikoan dago. Hau izan zen Michelangeloren bizitzan Italiatik atera zen bere obra bakarra eta horrek lanari misterio kutsua eman dio betidanik.[1]
Eskultura honetan birjina haurrarekin agertzen da. Michelangelok Vatikanoan egindako Pietàrekin antzik ikus diezaiokegu, besteak beste, arropen tratamenduan. Plastikoki, multzoak solemnitate handia erakusten du, batez ere bertikaltasunari esker, arkitekturaren antzekoa. Birjinaren aurpegia borobila da, edertasun klasikokoa. Ematen du hausnarketa sakonaren unean harrapatuta egongo balitz bezala. Bitartean, haurra, zutik dago, amaren hanken ondoan jarrita; amari eskua ematen dio, era batez, energia transmititu nahian.
Michelangelok obra hau Vatikanoko Pietàren ondoren egin zuen. Merkatari flandiar batzuen enkargua izan zen, Mouscrom merkatarika alegia. 1506ko abuztuaren 14ko gutun baten bidez, Giovanni Balducci Michelangelori eskulturaren garraioaz informatzen dio. Giovanni eta Alessandro Moscheroni Brujasera eraman zuten eta Andre Maria elizan jarri zuten. 1521an hantxe ikusiko zuen Albrecht Dürer margolariak.
Eskulturak arazo handiak ezagutu zituen. Napoleonek Frantziara eramatea agindu zuen eta han egon zen 1815 arte. Bigarren Mundu Gerran naziek berriro ere lapurtu zuten eta meategi batean ezkutatu zuten. Azkenik, gerraren garaileek aurkitu eta berriro ere bere tokira itzuli zuten. Azken historia hau The Monuments Men filman (2014) eta liburuan azaldua izan da.