Bury Me, My Love | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2019 |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Argitaletxea | PID Games (en) ![]() |
Banatze bidea | banaketa digital eta deskarga digitala |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | interactive fiction (en) ![]() |
Hizkuntza | ingelesa |
Joko-modua | bakarka jokatzeko modua |
Euskarria | Microsoft Windows, Android, iOS eta Nintendo Switch |
Adin-sailkapena | ![]() |
Software motorea | MonoGame (en) ![]() |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
burymemylove.arte.tv |
Bury Me, My Love The Pixel Hunt-ek taldeak garatu eta Arte Francek argitaratutako eleberri-bisuala da.[1] Nour eta Majd bikote siriarraren esperientzia kontatzen du istorioak, Nour Siriako gerra zibiletik Europara ihes egiten saiatzen den bitartean.
Jokalariak mugikorreko txat aplikazioaren bidez Majdek Nourri emandako erantzunak aukeratu eta aholkuak emango dizkio. Kasu batzuetan Nourrek eta Majdek irudiak bidaliko dizkiete elkarri.
Jokoa Frantziako The Pixel Hunt estudioak garatu zuen, Figs diseinu-estudioarekin, eta Arte Francek argitaratu zuen Androiderako eta iOSerako, 2017ko urriaren 25ean. Nintendo Switch eta Windowsen bertsioak 2019ko urtarrilaren 10ean argitaratu zituen Playdius Entertainment-ek.
Horrez gain, Nour's Choice izeneko doako prekuela bat jarri zen erabilgai webgunean azaroaren 3an.[2] Inkle sistema erabiltzen du fikziozko abentura interaktiboa eskaintzeko.[3]
Pocket Gamer-ek "jokatu beharrekoa" bezala izendatu zuen bere narrazio emozionalagatik, baina Switch-en bertsioa kritikatu zuen.[4] Polygon-ek gomendatu egin zuen bere "narrazio distiratsua" zela eta.[5] Game Spot-ek "lurralde ezezaguna" esploratzeagatik goraipatu zuen, baina berriz jolasterakoan eskainitako aukerak aspergarriak zirela kritikatu zuen.[6]
British Academy Games Awardsak 2018an ospatu zirenean, Best Mobile Game and Game Beyond Entertainment arloetan izendatu zuten. 2018ko Games for Impact arloan izendatu zuten The Game Awards-en. 2018ko Joko Mugikorren Nazioarteko Sarietan, Joko Esanguratsu Onenaren saria irabazi zuen. [beharrezko hitzordua]