Butch Cassidy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Beaver, 1866ko apirilaren 13a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Bolivia, 1908ko azaroaren 7a (42 urte) |
Heriotza modua | : bala zauria |
Jarduerak | |
Jarduerak | kriminala |
Robert LeRoy Parker, askoz ere ezagunagoa Butch Cassidy ezizenaz (1866ko apirilaren 13a, Beaver, Utah – 1908ko azaroaren 7a, San Vicente, Bolivia) Mendebaldeko Urruneko estatubatuar tren eta banku lapurra nahiz Talde Basatia izeneko lapur taldearen buruzagia ere izan zen.
Sundance Kid adiskideminarekin batera hainbat lapurreta burutu ostean Pinkerton Detektibe Agentzia Nazionala euren atzetik jazarri zen. Horren ondorioz, ustez Boliviara ihes egin eta bertako poliziarekin izandako tiroketan batean biak hil omen ziren.
1969an George Roy Hill estatubatuar zuzendariak Butch Cassidy and the Sundance Kid filma zuzendu zuen. Bertan Paul Newman aktoreak Butch Cassidy antzeztu zuen, aldiz, Robert Redfordek Sundance Kid delakoa.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Butch Cassidy |