C. Aubrey Smith | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1863ko uztailaren 21a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Beverly Hills, 1948ko abenduaren 20a (85 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Saint John's College (Cambridge) Charterhouse eskola |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | cricket jokalaria, antzerki aktorea eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | |
|
Sir Charles Aubrey Smith (1863ko uztailaren 21a, Londres – 1948ko abenduaren 20a, Beverly Hills), zineman C. Aubrey Smith izen laburduraz ezagunagoa, aktore ingelesa izan zen. Antzezle lanetan nabarmentzeaz gainera, cricket kirolean ere gailendu zen. 1895ean hasi zen antzerkian lanean, Londresko agertokietan. Sasoi hartan Anthony Hopek sortutako Zendako presoa eleberrian oinarritutako antzerkirako egokitzapenean aritu zen bikain. Gerora, 1937an, eleberri horren zinemarako bertsioaren filmazioan ere hartuko zuen parte. Hollywoodera ailegatutakoan film askotan aritu zen, gehienetan armadako ofizialarena edo gentlemanen karakterizazioak osatuz, Ingalaterratik etorritako beste zenbait aktorek egin zuten legez, Ronald Colmanek, Patric Knowlesek edota David Nivenek kasurako. Pneumoniak jota hil zen 1948an.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: C. Aubrey Smith |