C. W. Ceram | |
---|---|
(2020) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Kurt Wilhelm Marek |
Jaiotza | Berlin, 1915eko urtarrilaren 20a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Hanburgo, 1972ko apirilaren 12a (57 urte) |
Hobiratze lekua | Ohlsdorf Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea, literary editor (en) eta literatura-kritikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
C. W. Ceram izengoitiarekin lan egin eta idatzi zuen Kurt Wilhelm Marek (Berlin, 1915eko urtarrilaren 20a - Hanburgo, 1972ko apirilaren 12a) idazle eta editore alemanak. Rowohlt argitaletxeko editorea izan zen, arkeologiari buruzko dibulgatzaile ezaguna.[1] Izengoiti bat erabiliz idaztea erabaki zuen —bere izena atzerantz ortografiatuz ananym gisa, eta K latinizatuz C gisa—, Hirugarren Reicharen garaian propagandista gisa egin zituen lan filo-naziekin distantzia markatzeko.
Bigarren Mundu Gerran, Propagandatruppe Armada alemaneko propaganda taldeko kidea izan zen. Garai horretako lan ezagunenak Marek izenarekin argitaratuak Wir hielten Narvik (1941) eta Rote Spiegel (1943) izan ziren.
1949an, Ceramek bere libururik ospetsuena kaleratu, Götter, Gräber und Gelehrte: Jainko, hilobi eta jakintsuak. Arkeologiaren garapen historikoaren kontakizun dibulgatiboa da, hainbat hizkutzatan arrakasta lortu zuena 20. mendearen 2. zatian. Aurretik ere egina zuen dezifratze epigrafikoei buruzko lan bat 1935ean, eta ospea lortutakoan ere jarraitu zuen lan dibulgatiboak idazten, arkeologia ardatz hartuta.
Kurt Marek izan zen halaber, Eine Frau in Berlin memoria-liburuaren editorea, lan anonimo honen egilea, Marta Hillersen, pertsonalki ezagutu izanaren ondorioz. Lan hau polemikaz inguratua egon da Alemanian lehen aldiz argitaratu zenetik, bertan tabu izan den gaia kontatzen baita, nola Armada Gorriak bortxaketa masiboak egin zituen Berlinen eta Alemanian, sobietarrek 1945ean naziak azkenean garaitu zituztenean.[2] [3]