CSI: NY edota Crime Scene Investigation: New York (euskaraz: «Krimen Eszenatokiaren Ikerketa: New York») AEBtako polizia telesail bat da. CSI: Crime Scene Investigation eta CSI: Miami telesailen jarraipena da, honakoa New York hirian girotua dago. Gary Sinise, Melina Kanakaredes, Carmine Giovinazzo, Vanessa Ferlito, Hill Harper, Eddie Cahill, Anna Belknap, Robert Joy, A. J. Buckley eta Sela Ward aktoreek antzeztu zuten.
Sarrerako nahiz amaierako doinua The Who ingeles rock musika taldearen Baba O'Riley abesti ezagunak osatu zuen.
Telesailak New York hiriko Poliziaren CSIren ikertzaileen lana islatzen du. Aditu talde honen burua jaiotzez Chicagokoa den Mac Taylor (Gary Sinise) detektibea eta Marine ohia da. Gainontzeko taldekideak honakoak dira: italiar-greziar jatorriko Stella Bonasera (Melina Kanakaredes), buruargia eta ederra; Don Flack (Eddie Cahill), lan arriskutsu honekiko zaletasuna bere aitarengandik jaso eta hiriko txokorik ilun eta ezkutukoenak ere ezagutzen dituen polizia gaztea; Danny Messer (Carmine Giovinazzo), gaizkileen portaera kodea ongi ezagutu eta betiere legalitatearen mugan dabilen polizia ilehoria; Lindsay Monroe (Anna Belknap), grinatsu eta justiziazalea; eta Sheldon Hawkes (Hill Harper) doktore sasijakintsua, ezagupen entziklopedikoa duen gazte adimendua.
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |