Calopteryx haemorrhoidalis | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) [1] | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Odonata |
Familia | Calopterygidae |
Generoa | Calopteryx |
Espeziea | Calopteryx haemorrhoidalis Vander Linden, 1825
|
Calopteryx haemorrhoidalis Calopterygidae familiako odonatua da, Europako hegoaldean bizi dena.
45-48 mmko luzera izaten du. Arraren gorputza gorri-purpura distiratsua edo kobre-kolorekoa izaten da. Abdomeneko azken segmentuetako azpialdea arrosa kolorekoa, hortik izena, eta oso hegal ilunak dauzkate. Emeen hegalak argiagoak dira, marroiak, zerrenda ilunago batekin muturrean.
Larbak erreka garbi eta ongi oxigenatuetan bizi dira.
Mendebaldeko Mediterraneoaren inguruko herrialdeetako (uharte handienak barne) endemikoa da: Algeria, Frantzia, Italia, Monako, Maroko, Portugal, Espainia eta Tunisia[1].