Camden Town

Camden Town
Camden Town
Londresko esparrua
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaCamden
Jatorrizko izenaCamden Town
Posta kodeaNW1 eta NW5
Geografia
Koordenatuak51°32′28″N 0°08′36″W / 51.541°N 0.1433°W / 51.541; -0.1433
Map
MugakideakRegent's Park
Demografia
camdentownlondon.co.uk

Camden Town Erresuma Batuko Londres hirian dagoen Camden udalerriko auzo bat da. Horretaz gain, bertan kokatzen den izen berdineko metro geltokia ere bada.

Auzo honetan Londres osoko kale merkatu edo azoka bitxi eta herrikoienetako bat kokatzen da, Camden Market. Asteburero mundu osoko txoko ezberdinetatik etorritako turista kopuru andana jaso ohi du, eta bizimodu alternatibo daraman jendearen gune garrantzitsua ere bada. Bestalde, auzo hau Punk mugimenduaren sorlekua izateagatik ere ezaguna bada.

Charles Pratt Camdengo I. Earlak ematen dio izena herriari. Aurretik Kentish Town herriaren lurrak ziren baina XVIII mendean Charles Pratt abokatu eta politikari erradikalak eskuratu zuen eta 1791 urtean jauregi bat eraiki zuen. 1816an Regent's Canal ubidea eraiki zen.

XX mendean auzo eskasa izatearen sona zuen baina 1973an Camden Market sortu zen eta honek turismoa erakarri zuen.

Biztanle ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]