Camila Bordonaba | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | El Palomar (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, kantugilea, antzerki aktorea eta zinema aktorea |
Kidetza | Erreway |
Genero artistikoa | pop rock |
Musika instrumentua | baxu elektrikoa ahotsa |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Camila Bordonaba Roldán (El Palomar, Buenos Aires, 1984ko irailaren 4a) zinemako eta telebistako aktore eta abeslari argentinarra da.
Chiquititas telesailean Camila Bustillo eta Rebelde Way-en Marizza Pía Spirito izateagatik da ezaguna. Azken telesail honetan oinarrituriko Erreway musika taldeko kidea izan zen.
Hiru urte baino ez zituela Canta Niño musika programan agertu zen Melina ahizparekin batera.
12 urte zituela Chiquititas telesailean hasi zuen aktore ibilbidea, eta 1996 eta 2001 artean telesailaren antzerkirako bertsioan aritu zen. 2002-2003 denboraldian Rebelde Way telesaileko protagonista izan zen Benjamín Rojas, Luisana Lopilato eta Felipe Colomborekin batera. Marizza Pia Spiritoren papera egin zuen, institutuko gazte errebelde bat hain zuzen ere[1]. Nerabeentzako egindako telesaila izan zen eta arrakasta itzela lortu zuten Argentinan eta ondoren atzerrian ere bai. Rebelde Wayko laukoteak Erreway pop musika taldea osatu zuen. Erreway hiru diska atera zituen eta filmea ere egin zen, Erreway: 4 caminos izenekoa[2].
2008an Atracción x4 en Dream Beach telesailean hartu zuen parte eta Luisana Lopilatorekin berriz egin zuen lan.
2009an arrakasta eta fama alde batetara uztea erabaki zuen[3] eta bestelako proiektuei ekin zien. Buenos Airesko San Telmo auzoan "Arcoyrá" kultur zentroa ireki zuen, baina Buenos Aires bizitzerik ez zuela nahi eta lagunen kargu utzi zuen proiektua. "Teodoro" karabanarekin Argentinako luze zabalak ezagutzea erabaki zuen, zelaietan lo egin eta kanpingasean kozinatuz[4]. Beranduago Bahía Blanca hirian "El Peladero" espazioa ireki zuen, arte independenteari dedikaturikoa, eta bertan bizi zen.
Urtea | Filmea | Pertsonaia | Zuzendaria |
---|---|---|---|
2001 | Chiquititas, rincón de luz | Camila Bustillo | José Luis Massa |
2004 | Erreway: 4 caminos | Marizza Pía Spirito (Andrade) | Ezequiel Crupnicoff |
2012 | Penumbra | Victoria | Adrián García Bogliano |
Urtea | Telesaila | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1987-1992 | Cantaniños | Bere burua | Programa musikala |
1996-2001 | Chiquititas | Patricia Basualdo/Camila Bustillo | Elenco principal |
2002-2003 | Rebelde Way | Marizza Pía Spirito/Andrade | Protagonista |
2003 | Rincón de luz | Camila de Erreway | |
2004 | Floricienta | Paloma/Julieta Mónaco | Antagonista |
2005 | El Patrón de la Vereda | Sisí Ponte | Protagonista |
¿Quién es el jefe? | Epailea | ||
2006 | Gladiadores de Pompeya | Violeta Baratto | Protagonista |
2007-2008 | Son de Fierro | Karina Andurregui | Protagonista |
2008-2009 | Atracción x4 en Dream Beach | Malena Lacalle | Protagonista |
Urtea | Antzerkia | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1996 - 2001 | Chiquititas | Patricia Basualdo/Camila Bustillo | Telesailaren adaptazioa |
2002 - 2003 | Rebelde Way | Marizza Pía Spirito/Andrade | Telesailaren adaptazioa |
2003 - 2007 | Erreway | Bere burua | Kontzertuak |
2011 | Una noche en el castillo | Ekoizlea |