Camino (filma) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 2008 | |||
Izenburua | Camino | |||
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania | |||
Jatorrizko herrialdea | Espainia | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | film dramatikoa | |||
Iraupena | 138 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Grabazio lekua(k) | Madril eta Almería | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Javier Fesser | |||
Gidoigilea(k) | Javier Fesser | |||
Antzezlea(k) | ||||
Carme Elias Nerea Camacho Mariano Venancio (en) Manuela Vellés Lola Casamayor (en) Ana Gracia (en) Pepe Ocio (en) Jordi Dauder (en) Emilio Gavira (en) Jan Cornet (en) Fernando Guillén Cuervo Alfonso Torregrosa | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Jaume Roures | |||
Edizioa | Javier Fesser | |||
Argazki-zuzendaria | Alex Catalán (en) | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Madril | |||
caminolapelicula.com | ||||
kronologia | ||||
|
Camino Javier Fesser zuzendariak 2008an egin zuen film polemikoa da. Gidoia, modu batez, Alexia González-Barros haurraren bizitzan dago oinarrituta; haur hori, 14 urte zituelarik, minbiziaren ondorioz 1985)an hil zen. Filmaren izenburua bi zentzu ditu: Camino haur protagonistaren izena da baina baita Opus Dei erakundearen sortzailearen José María Escrivá de Balagueren liburu ospetsua ere. Filma, Opus Deirekin oso kritikoa, 2008an Donostiako Zinemaldian hartu zuen parte saririk eskuratu gabe, kritiko askoren iritziz Opus Deiren inguruko presioen ondorioz nahiz eta Zinemaldiaren arduradunek berri hori ezeztatu. Espainian ere zenbait tokitan filma zentsuratua izan da, esaterako Majadahondan, 2009ko otsailean.[1] Historia Madrilen eta Iruñean kokatzen da.
Filmak benetako gertakizunetan oinarrituta dago baina ez pertsona bakar baten kasuan baizik pertsona desberdinetako kasuetan[2] nahiz eta oinarri nagusia Alexia González Barros neskaren biografia izan. Filma Iruñeko Opusen ospitalean protagonistaren heriotzarekin hasten da. Caminok 14 urte ditu eta minbiziaz hiltzen da. Ondoren narrazioak hilabete batzuk atzera egiten du eta, antza, nerabe normal baten bizitza ezagutuko dugu. Izan ere, etxeko giroa ez da normala: ama Opuseko jarraitzaile sutsua da eta bere obsesioa bere alabak bide horretatik joatea da. Caminoren ahizpa nagusiak Iruñeko Opuseko erresidentzia batean dago sartuta eta amak Camino antzeko bidea jarraitzea nahi du. Baina neskari beste gauzek erakartzen dizkiote: antzerkia, musika eta mutil bat, Jesús izenekoa. Izen horrek filmaren zenbait momentuetan nahasmeduak sortuko ditu ekoizpenari umore beltz kutsu bat emanez. Gaixotasunak aurrera egin ahala, neskak fantasian aurkituko du bere ametsak betetzeko aukera bakarra. Caminoren tragediarekin batera Opusen funtzionamenduaren inguruko informazioak eta baita ama manipulatzaile eta fanatiko baten lana ere ezagutuko ditugu. Orokorrean oso filma gogorra bada ere, zenbait momentutan umore eta xamurtasunaren bidez irudi hori leuntzea lortu du Javier Fesser zuzendariak. Zenbait momentutan ere Walt Disneyren Errauskinerekin jolasten du bi argumentoak sagutxi baten bidez lotzen.
Camino Nerea Camacho
Gloria - Carme Elías
José - Mariano Venancio
Nuria - Manuela Vellés
Inés - Ana Gracia
Tía Marita - Lola Casamayor
Cuco (Jesús) - Lucas Manzano
Don Miguel Ángel - Pepe Ocio
Begoña - Claudia Otero
Don Luis - Jordi Dauder
Mr. Meebles - Emilio Gavira
Elena - Miriam Raya