Canciones para después de una guerra (Gerra ondoren baterako kantak) Basilio Martín Patino Salamancako zuzendariaren film dokumentala da. Filmak gerra ondorengo giroa erakusten du Espainiako Gerra Zibilaren eta garaiko kantuen bitartez. 1971an klandestinoki egina, Francisco Franco diktadorea hil arte ezin izan zen aretoetan erakutsi; lehenengo aldiz 1976ko azaroaren 1an izan zen. Ekoizpena La Linterna Mágica enpresarena izan zen. Musika Manuel Paradarena zen. Argazkilaritza, bestetik, José Luis Alcainerena. Iraupena 115' minutukoa zen.[1]
Filmean Martín Patinok artxiboko irudiak erabili zituen, guztiak zentsurak onartuta, baina zuzendariak, muntaiaren bidez, beste esanahiak eman zizkien. Nostalgiarekin batera satira eta kritika dira filmaren elementu nagusiak.[2] Gidoia Basilio Martín Patinok berak idatzi zuen eta arrakasta handia izan zuen.