Carola Stern | |
---|---|
(2004) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ahlbeck (en) , 1925eko azaroaren 14a |
Herrialdea | Alemania Alemaniako Errepublika Demokratikoa |
Heriotza | Berlin, 2006ko urtarrilaren 19a (80 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Heinz Zöger (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Berlingo Unibertsitate Librea |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, Aro Modernoko historialaria, gidoilaria, unibertsitateko irakaslea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Parteihochschule Karl Marx (en) |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alemaniako Alderdi Sozialista Batua Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata |
Carola Stern, jaiotzaz Erika Assmus (Ahlbeck bainuetxea (Usedom), Alemania, 1925eko azaroaren 14a – Berlin, Alemania, 2006ko urtarrilaren 19a)[1] alemaniar kazetaria eta idazlea izan zen, Amnistia Internazionalaren sortzaileetako bat Alemanian.[2][3][4][5][6][7]
Alemanian nazionalsozialismoaren gorakadak markatuta, Alemaniako Nesken Batasuneko kidea izan zen. Nazien porrotarekin, sobietarrek okupatutako Alemaniako eremuan (gero Alemaniako Errepublika Demokratikoa, RDA) nahi zuen sozialismoa ikusi nahi zuen, eta Alemaniako Alderdi Sozialista Bateratuko funtzionarioa izan zen, baina eredu autoritarioaren desengainuak RDAtik ihes egitera eraman zuen 1951n, Alemaniako Errepublika Federalean ezartzeko. RDA utzi baino lehen bere izena (Erika Assmus) aldatu zuen zentsura saihesteko, Carola Stern izen berria hartuta.[2] RDAn egon zen bitartean, Doppelleben (2001) bere autobiografian azaldu zuenez, AEBko inteligentziarentzat lan egin zuen, bere amak, minbiziak jota, laguntza medikoa jasotzearen truke.[2]
Alemania Federalean 1951tik 1959ra Deutsche Hochschule für Politik eta Berlingo Unibertsitate Librean ikasi zuen, eta denbora horretan Stasi RDAko polizia politikoaren bi bahiketa saiakera jasan zituen.[8]
Kolonian lan egin zuen, Kiepenheuer & Witsch argitaletxean eta 1970eko hamarkadan eta 1980ko lehen erdian telebistako komentarista izan zen Westdeutscher Rundfunk (WDR) kate publikoan, Alemanian emakume batek horrelako programa bat zuzentzen zuen lehen aldia izanik.[2] Alemaniako ezkerrarekin eta demokraziaren balioekin, emakumeen eskubideen defentsarekin eta bakearekin konprometitutako kazetari eta idazle enblematikoa izan zen. Alemaniak nazismo sasoian behartutako langileei kalte-ordainak emateko mugimenduen buru ere izan zen.[2][8] Bere belaunaldiko beste autore batzuekin batera, Heinrich Böll eta Günter Grassekin esaterako, L 76 aldizkari politiko-literarioa sortu zuen. 1961ean, Gerd Ruge eta Felix Rexhausenekin batera, Amnistia Internationalaren Alemaniako atalaren sortzaileetako bat izan zen, eta Nazioarteko PENaren Alemaniako atalaren zuzendaritzako kide ere bai —ohorezko presidente izan zen 1995etik—.[3][2]
Hainbat biografia idatzi zituen, besteak beste, Dorothea Schlegel (Dorothea Veit), Isadora Duncan, Johanna Schopenhauer, Helene Weigel edo Fritz Massaryrenak, baita Walter Ulbricht Alemaniako presidentearena eta Willy Brandt sozialdemokratarena ere.[2]