Carolina Yuste | |
---|---|
![]() (2020) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Carolina Ortega Yuste |
Jaiotza | Badajoz, 1991ko uztailaren 30a (33 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta film-zuzendaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() ![]() |
Carolina Ortega Yuste (Badajoz, 1991ko uztailaren 30a), Carolina Yuste bezala ezagutua, espainiar aktorea da, 2019an Carmen y Lola filmeagatik Taldeko emakumezko aktore onenaren Goya Saria irabazi zuena. Horrezkeroztik, Hasta el cielo, El Cover, edo Sevillanas de Brooklyn bezalako filmeetan aritu da.
Carolina Ortega Yuste 1991ko uztailaren 30ean jaio zen Badajozen (Extremadura). Madrilen Arte Dramatikoko Errege Eskola Nagusian eta La Manada antzerki-ikerketako zentroan trebatu ondoren, antzerkian hasi zen lanean Las brujas lanarekin (2012).[1]
2016. urtean ekin zion zinemako esperientziari, Alejandro González Ygoaren Historias románticas (un poco) cabronas film luzean parte hartuz. Zinema independenteko «komedia erromantikoa» da, 11 teknikarik eta 32 aktorek osatua, eta apenas izan zuen aurrekonturik.[2] Alba Pinoren Libélulas (2017) film laburrarekin jarraitu zuen.[3] Urte horretan bertan, Dorita pertsonaia interpretatu zuen La sonata del silencio filmean egindako lehen lana ere iritsi zen telebistan.[4]
2018an, Carmen eta Lola pelikulan parte hartu zuen, Arantxa Echevarríak zuzendua, eta zinemako interpretazioaren lehen lerroan jarri zuen, Paquiren pertsonaiarekin. 2019ko otsailean bigarren mailako aktore onenaren Goya saria jaso zuen, filmean egindako lanagatik. Saria jasotzean, honako hau nabarmendu zuen: «Proiektu zinematografiko baten balioa, non ehuneko 70 erabaki-postuetan dauden emakumeak diren.[5] Gainera, bigarren mailako lana izan zuen Quién te cantará film sarituan, Carlos Vermutek zuzendua.[6] Urtebete geroago, Brigada Costa del Sol telesailean parte hartu zuen. Hugo Silva, Álvaro Cervantes, Miki Esparbé eta Jesús Castro[7][8] izan zituen protagonistakide, eta antzerki-birarekin jarraitu zuen Hablar por hablar lanarekin, Fernando Sánchez Cabezudoren zuzendaritzapean.[9]
2019an Madrilgo Pavón antzokian Esther Ortegarekin batera protagonista Suaves egin zuen.[10] 2020an, Daniel Calparsororen Hasta el cielo ekintza-film luzea egin zuen, Miguel Herrán eta Asia Ortegarekin batera.[11] 2021ean, hainbat filmetan hartu zuen parte: El Cover, Secun de la Rosak zuzendua, eta Margarita interpretatu zuen;[12] Sevillanas de Brooklyn komedian Ana protagonistaren papera egin zuen;[13] Chavalas, Carol Rodriguez Colas zuzendari hasiberriemailearena;[14] Girasoles silvvestres Jaime Rosalesek zuzendutako draman bigarren mailako pertsonaia bat egin zuen;[15] eta La familia perfecta Arantxa Echevarríak zuzendua.[16]
Urtea | Filma | Pertsonaia | Zuzendaria | Oharra(k) |
---|---|---|---|---|
2016 | Historias románticas (un poco) cabronas | Ana | Alejandro González Ygoa | |
2017 | Libélulas | Claudia | Alba Pino | Film labur |
2018 | Quién te cantará | Ana | Carlos Vermut | |
Carmen y Lola | Paqui | Arantxa Echevarría | ||
2020 | Hasta el cielo | Estrella | Daniel Calparsoro | |
2021 | El Cover | Margarita Quartiella | Secun de la Rosa | |
Chavalas | Desi | Carol Rodríguez Colás | ||
Sevillanas de Brooklyn | Ana Galíndez Parra | Vicente Villanueva | ||
La familia perfecta | Sara Martínez Pérez | Arantxa Echevarría | ||
2022 | Girasoles silvestres | Maite | Jaime Rosales | |
2023 | Chinas | Amaya | Arantxa Echevarría | |
Saben aquell | Concepción «Conchita» Alcaide | David Trueba | ||
2024 | Ciao Bambina | ― | Bera | Film laburra |
La infiltrada | Aranzazu Berradre Marín | Arantxa Echevarría |
Urtea | Telesaila | Pertsonaia | Oharra(k) |
---|---|---|---|
2016 | La sonata del silencio | Dorita | 4 atal |
2019 | Brigada Costa del Sol | Soledad «Sole» Padilla | 13 atal |
2020 | Caronte | Ana Novo Ruiz | Atala: «Ana» |
2020–2021 | Dime quién soy | Lola | 3 atal |
2023 | Sin huellas | Desiré «Desi» Montaya | 8 atal |
Cites | Matilda | Atala: «Paula y Sofía / Matilda y Samuel» | |
Las noches de Tefía | Nisa | Telesail labur |
Sariak | Urtea | Kategoria | Pelikula | Emaitza | Erreferentzia |
---|---|---|---|---|---|
CEC dominak | 2022 | Bigarren mailako emakume aktore onena | Chavalas | Izendatua | [17] |
Feroz Sariak | 2022 | Bigarren mailako emakuem aktore onena zineman | Izendatua | [18] | |
2024 | Emakume aktore onena zineamn | Saben aquell | Izendatua | ||
Berlanga Sariak | 2021 | Mejor actriz de reparto | El Cover | Irabazlea | [19] |
Goya Sariak | 2019 | Bigarren mailako emakume aktore onena | Carmen y Lola | Irabazlea | [20] |
2024 | Emakume aktore onena | Saben aquell | Izendatua | ||
Aktore elkartea | 2019 | Bigarren mailako emakume aktore onena zineamn | Carmen y Lola | Izendatua | |
2022 | Bigarren mailako emakume aktore onena zineman | Chavalas | Izendatua | [21] | |
Gaudí Sariak | 2024 | Emakume aktore onena | Saben aquell | Irabazlea |