Caroline Drouin | |
---|---|
![]() (2019) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Caroline Denise Andrée Drouin |
Jaiotza | Auray, 1996ko uztailaren 7a (28 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria eta zazpiko errugbi jokalaria |
Posizio edo espezialitatea | erdikoa zabaltzailea |
Pisua | 74 kilogramo |
Altuera | 173 zentimetro |
Jasotako sariak | |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Caroline Drouin (Auray, Frantzia, 1996ko uztailaren 7a), nazioarteko hamabosteko hamabosteko eta zazpiko errugbi jokalari frantziarra da. Stade rennes rugby taldean eta Frantziako selekzioan jokatzen du, erdilari postuan. 2017-2018 denboraldiko Top 8-ko jokalaririk onena hautatu zuten.
Zazpiko errugbian, nazioarteko jokalari ere bada, Frantziako Errugbi Federazioarekin kontratu erdi-profesionalarekin.
Bere aitona Salazia[1] jatorrikoa zen. Caroline, berriz, Aurayn (Morbihan) jaio zen, 1996ko uztailaren 7an. Bere anaiek ere errugbia praktikatzen dute, eta Carolinek haien eredua jarraitzen du. 6 urtetik 13 urtera, Rugby Auray klubean (Auray herrialdeko errugbi klub bihurtua) prestatzen da[2][3]. Gero, ordea, eskubaloira itzultzen da.
19 urte[4] zituela, Rennesera joan zen, STAPS (jarduera fisiko eta kiroletako zientziak eta teknikak) lehen urtea ikastera, eta, orduan, baloi obalatura itzultzen da. Unibertsitatean, zazpiko errugbia ezagutuko du[2] Geroago, Stade rennes rugby taldearekin sinatuko du hamabosteko errugbian. Hasieran, zabaltzaile izatera pasa aurretik, hirugarren lerroko erdilari moduan jokatzen du[5]. Errugbia eta eskubaloia batera, aurrera eramaten saiatzen da, baina lehen urtean ikasketetan eman duen emaitzen kontra doa, eta, orduan, eskubaloia uzten du[6].2016ko apirilaren 24an, Saintesen, amaitzen du hamabosteko errugbiko lehen denboraldia Stade Rennes 2 taldearekin Frantziako erreserba-taldeen txapelketa irabaziz Stade toulousain-en aurka[7].
2016ko maiatzaren 5ean, Marcoussis-en, Rennes 2ko jokalariekin, Unibertsitateko 10eko errugbiko Frantziako txapelduna izango da[8]. Uztailaren 9an, Swansean (Gales), Unibertsitateko zazpiko errugbiko munduko txapeldun izango da[9]. Irailean, erdilari postuan trebatzeko, Frantziako poloan sartuko da, Linas-Marcoussiseko Errugbiko Zentro Nazionalean, 2016/2017 denboraldirako[6]
Stade Rennes-en, baina, erdilaiari-zabaltzaile bitarteko gisa berresten da[5], eta Frantziako hamabosteko errugbian debuta egingo du erdilari-zabaltzaile moduan, 2017ko Sei Nazioen txapelketako laugarren partidan, martxoaren 12an, Parman, Italiaren aurka[10], Frantziak 28 à 5[11] irabaziko duen partidan. Drouin titularra izango da Galesen aurkako hurrengo partidan (garaipen frantsesa, 39-19)[12].
2017ko maiatzaren 20an, La Teste-de-Buch-en, Rennes 2ko taldearekin, Unibertsitateko Frantziako txapeldun izango da zazpiko errugbian[13].
2017ko abuztuan, hamabosteko errugbi Mundu Kopan parte hartuko du, Irlandan[14]. Frantziako taldearen bost partidak jokatzen ditu zabaltzaile titular gisa. Urdinek (Frantziako selekzioa) hirugarren amaituko dute[15].
2017ko irailean, Frantziako zazpiko errugbi taldean aritzeko, Drouinek bere lehen kontratu erdiprofesionala sinatu zuen Frantziako Errugbi Federazioarekin[16] (erdi-zabaltzaile, erdilari edo harroin moduan)[2][17].
« | FFR eta jokalariaren arteko lanaldi erdiko lan kontratua da, azaldu dute buruzagiek, jokalariaren pluriaktibitate eraginkorrak baldintzatua.[18]. | » |
Martxoaren 10ean, hamabosteko errugbian, Ingalaterraren aurka jokatuko du 2018ko Sei Nazioen Txapelketaren esparruan, Grenobleko Alpeetako estadioan. Entsegu bat lortuko du 40. minutuan. Frantziak 18 eta 17 irabazi zuen[19] Azken egunean, martxoaren 16an, Galesen aurka jokatuko du Colwyn Bayko Eirias estadioan, eta, 12. minutuan, entsegu bat lortuko du. Frantziak (3-38) irabazi, eta Grand Chelem-a (txapelketako partida guztiak irabazi) egin zuen.[20]
2018ko uztailaren 21ean, San Frantziskon, Drouin zazpiko errugbi Mundu Kopako finalista izango da. Urdinak Zeelanda Berriaren aurrean makurtuko dira (0-29)[21].
Drouinek ezin ditu bateratu errugbi-lanak eta STAPSeko ikastaroak[22], eta osasun eta gizarte sektoreetako zerbitzu eta prestazioetara bideratuko ditu bere ikasketak[23]. 2018ko irailaren 24an, Errugbi Gau batean saritutako lehen emakumea izango da, eta[24] 2017-2018 denboraldiko jokalaririk onena hautatuko dute. Hamabosteko errugbiren udazkeneko biran, bi aldiz topatuko da Zeelanda Berriko Blacks Fernsekin, munduko txapeldunekin. Urdinek porrot egingo dute lehen proban (0-14), baina, azaroaren 17an, 30-27 irabaziko dute Grenoblen[25]. Drouinek etsegu bat, bi gauzatze eta bi zigor-kolpezko gauzatze lortuko ditu[26]. Frantziarren Zeelanda Berriaren aurkako lehen garaipen ofiziala izango da.
2019 eta 2020ko Sei Nazioen Txapelketa jokatzen duen taldean, ez da ageri, FFRk (Frantziako Errugbi Federazioa) hurrengo urteko Joko[27] Olinpikoetarako Frantziako zazpiko errugbi-taldearen kalifikazioa hobestuko baitu[28][29].
2021ean, David Courteixek Tokioko Udako Joko Olinpikoetan parte hartzeko hautatuko dute; urdinek zilarrezko domina jasoko dute[30][31].
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabaziko du Frantziako taldearekin, Zeelanda Berriko taldearen atzetik (urrezkoa) eta Fijikoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Frantziako taldea: Coralie Bertrand, Anne-Cécile Ciofani, Caroline Drouin, Camille Grassineau, Lina Guérin, Fanny Horta, Shannon Izar, Chloé Jacquet, Carla Neisen, Séraphine Okemba, Chloé Pelle eta Jade Ulutule-k[32][33].
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio ![]() |
![]() |
Zazpiko-errugbia emakumeak[34]. |
<ref>
tag; name "À la découverte" defined multiple times with different content