Casimir-Pierre Perier (Grenoble, 1777ko urriaren 11 – 1832ko maiatzaren 16a) frantziar bankari eta politikaria izan zen.
Banku baten jabea izan zen Parisen, baita meategiena ere Nord departamentuan. Bien bitartez, Frantziaren garapen ekonomikoari lagundu zion industrializazioaren lehen etapetan.
Politikan, Diputatuen Ganberako buruzagi liberala izan zen Borboien berrezarkuntzan eta Ganberako presidentea izan zen Uztaileko Iraultzaren garaian. Erresistentziaren Alderdiko buruzagia izan zen, ideario liberal-kontserbadorekoa eta Luis Fliperen monarkia konstituzionalren aldekoa.
1831ko martxoan Ministroen Kontseiluko presidente eta Barne ministro izendatu zuten. Agintaldi laburrean bakea lortu zuen barruan eta kanpoan. Varsovian iraultzaileen alde esku hartzeari uko egin zion, baina belgikarren babesle bihurtu zen herbeheretarren aurrean.
1832ko maiatzean hil zen Koleraren bigarren epidemiaren ondorioz. Bere biloba Jean Casimir-Perier Frantziako Hirugarren Errepublikako presidentea izan zen.