Caspar van Wittel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Amersfoort, 1653 |
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika |
Heriotza | Erroma, 1736ko irailaren 13a (82/83 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Irakaslea(k) | Matthias Withoos Gerrit Berckheyde Jan van der Heyden |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Erroma |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Bentvueghels |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Caspar van Wittel edo Gaspar van Wittel (Amersfoort, 1653 - Erroma, 1736ko irailaren 13a) herbeheretar margolari eta marrazkilaria izan zen. Italian Gaspare Vanvitelli bezala ezaguna izan zen.
Amersfoorten jaio zen familia katoliko batean eta han Thomas Jansz van Veenendaalekin margolaritza ikasi zuen lauzpabost urtez eta gero Matthias Withoosekin zazpi urtez. 1674an Italiara joan zen eta han Bentvueghels elkartean sartu zen. 1697an Anna Lorenzanirekin ezkondu zen eta 1700ean bere seme Luigi Vanvitelli jaio zen. Italian bizi izan zen hil zen arte, eta Erroman lan egin zuen batez ere, baina baita Florentzia, Bologna, Ferrara, Venezia, Milan, Piacenza, Urbino eta Napolin ere.
Veduta izenez ezagutzen den pintura topografikoaren generoaren garapenean paper nagusia izan zuen, eta Italiako margolaritzaren espezialitate bihurtu zuen.