Castleknock gaztelua

Castleknock gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Local government county in IrelandFingaleko konderria
Koordenatuak53°22′06″N 6°21′58″W / 53.3682°N 6.366°W / 53.3682; -6.366
Map
Arkitektura

Castleknock gaztelua Irlandako Errepublikako Fingaleko konderrian dagoen gaztelu normandiarra da, gaur egun aztarnak baino gelditzen ez direna. Castleknock herrian dago.

Jakina gaztelua dagoen tokia garrantzitsua izan zela aurre historian, 1861ean egiten ari ziren lanetan harri erraldoiek osatzen zuten harrespila aurkitu baitzuten.

Gaztelua Hugh Tyrell zaldun normandiarrak eraiki zuen XII mendean. 1184ean Santa Brigida monasterioa ere sortu zuen gazteluaren ondoan. 1316ean Edward Bruce irlandarra Dublinez jabetzen saiatu zen normandiarrak uhartetik kanporatzeko asmoaz. Horretarako Eskoziako erregearen laguntza ere izan zuen eta 20.000 soldadurekin Dublin setiatu zuten. Hiribururako bidean Castleknocketik pasa eta gaztelua eskuratzeaz gain Hugh Tyrell preso hartu zuten. Azkenean Dublin setioari aurre egiteko ongi prestatuta zegoela konturatuta atzera egin zuen eta Tyrell aske utzi zuen.

XVII mendeko ingelesen gerra zibila zela eta borroka latzak izan ziren Castleknocken eta 1642an aurrena eta 1647an azkenik gaztelua erabat kaltetua gelditu zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]