Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Cecilia Böhl de Faber | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Cecilia Francisca Josefa Böhl de Faber Ruiz de Larrea |
Jaiotza | Morges, 1796ko abenduaren 24a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | gaztelania alemana |
Heriotza | Sevilla, 1877ko apirilaren 7a (80 urte) |
Familia | |
Aita | Juan Nicolás Böhl de Faber |
Ama | Frasquita Larrea |
Ezkontidea(k) | Francisco de Paula Ruiz del Arco (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania alemana frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, folklorista eta eleberrigilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Fernán Caballero |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
![]() ![]() |
Cecilia Böhl de Faber y Ruiz de Larrea, ezagunagoa Fernán Caballero izengoiti literarioarekin, (Morges, Vaud, Suitza, 1796ko abenduaren 24a-Sevilla, Espainia, 1877ko apirilaren 7a) idazle espainiarra ezaguna izan zen. Bere estiloa kostunbrismo joerakoa zen, errealismotik gertu. Ideologikoki tradizionalista zen, katolizismoaren eta monarkiaren aldekoa.[1]
Cecilia Böhl de Faber ez zen emakume progresista ezta ere emakumeen eskubideen aldekoa baina idatzi nahi zuen. Haren familia oso tradizionala zen, batez ere bere aita, Juan Nicolás Böhl de Faber. Emakume batek idaztea eta haren izenarekin sinatzea oso gaizki ikusita zegoen, oso liberala omen zen. Gainera, idaztea gizonezkoen aktibitatea zen. Horregatik, Cecilia Böhl de Faber bere testuak gizonezko izenarekin plazaratzea erabaki zuen. Ideologikoki, beraz, kontraesan handiak zituen.[2] Fernán Caballero Ciudad Realgo probintziako herria da eta, antza, idazleari bere izengoiti bezala gustatu zitzaion.
Cecilia Morgesen jaio zen, Suitzan, 1796ko abenduaren 24an. Aita, Juan Nicolás Böhl de Faber, kontsula eta negozio-gizona zen; Cádizko "Bohl Hermanos" lantegiaren interesak defenditzen zituen. Ama Francisca Javiera de Larrea Aheran Moloney zen. Aitak, bestetik, erromantizismoa bultzatu zuen Espainian eta kultura handiko gizona zen. Haurtzaroan Hamburgon, Alemanian bizi zen; haren hezkuntza muturreko katolizismoan oinarritu zen. 1813an, Ceciliak 17 urte zituelarik, Cádizera itzuli ziren.
1816ko martxoaren 30ean, Antonio Planells y Bardají kapitainarekin ezkondu zen. Bikotea, orduan, Puerto Ricora joan zen, senarra bertara trasladatu baitzuten. Senarra gaztea hil zen eta Cecilia, orduan, Hamburgora joan zen. Urte batzuk geroago El Puerto de Santa Marían jarri zen bizitzen. Cádizeko herri horretan Francisco de Paula Ruiz del Arco Arco Hermosoko markesa; familia aberatsakoa zen eta Andaluziako nobleziaren parte. 1822ko martxoaren 26an Sevillan ezkondu ziren. Nahiz eta zuen kategoria eta tituluak, senar berria liberalismoaren zalea zen. 1935an markesa hil egin zen. Hurrengo urtean, ahizparekin batera, Europako hiri desberdinak ezagutu zituen eta arrazoi horrengatik ezin izan zuen aitaren heriotzaren unean berarekin egon. Ceciliaren harremanak amarekin ez ziren onak eta horregatik Sevillara joan zen.
Handik denbora gutxira Antonio Arrom de Ayala, bera baino askoz gazteagoa, ezagutu zuen. 1837an, hala ere, ezkondu ziren. Ezkontza horrek familiaren eta nobleziaren kritikak eragin zituen.Lehenengo eleberriak plazaratu zituen baina ez zuten berak espero zuen arrakasta eta Clemencia porrot handia izan zuen. Senarrak, bestetik, tuberkulosiz gaixotu zen; halaber arazo ekonomiko handiak zituen; arazo horien ondorioz gizonak bere buruaz beste egin zuen 1863an. Emakumea pobreazian gelditu zen baina Antonio Orleansekoak eta Elisabet II.a erreginak lagundu zioten.
1877ko apirilaren 7an Sevillan hil zen, 80 urte zituelarik.[3][4]
Hauetako lan asko frantsesez idatzi zituen eta, ondoren, gaztelerara itzuli.