Cecilie Manz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Odsherred (en) , 1972 (51/52 urte) |
Herrialdea | Danimarka |
Hezkuntza | |
Heziketa | Danish Design School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | furniture designer (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
ceciliemanz.com |
Cecilie Manz (Odsherred, Danimarka, 1972) diseinatzaile industriala da. Diseinu Sari ugari irabazi ditu, eta 2014 Danimarkako kultura-sari handienetakoa, Kronprinsparrets Kulturpris delakoa ere bai, diseinuari egindako ekarpenagatik.[1]
Cecilie Manz 1972. urtean jaio zen Sjaelland uhartean.[2] Danimarkako Diseinu Eskolan onartu zuten Kopenhagen, eta Helsinkin osatu zuen formakumtza, Finlandiako Arte eta Diseinu Eskolan ikasten, 1997an graduatu baino lehen. Gero, Helsinkiko Yrjö Wiherheimo irakaslearen estudioan lan egin zuen la Kopenhagera itzuli aurretik. Bertan sortu zuen Manz Lab bere estudioa 1998an.[3]
Altzariak, bitxiak, lanparak eta eskulturak egin izan ditu bere lanean. Bere sorkuntzetako bat, Micado mahaia MOMA New York-eko museoko diseinu-bilduman sartu da.[3] Honako marketarako diseinatu izan du, besteak beste: Lightyears (Caravaggio lanpara), Holmegaard, Nils Holger Moormann, Fredericia Furniture, Fritz Hansen, Muuto eta Mooment. Bang & Olufsen markarentzako, bozgorailu funtzionalen lerroa diseinatu ditu, BeoLit AirPlay retro itxurakoak eta BeoPlay Bluetooth bidezkoak barne.[4]
Kronprinsparrets Saria eman zitzaionean, 2014. urtean, Frederik printzeak (geroago errege) esan zuen: "Cecilie Manzen diseinuaren alderdirik harrigarriena da, bere lanaren aniztasuna gorabehera, berezko tonu identifikagarria dagoela. Oinarrizko ideia beti da indartsua Manzen diseinuan, historiarekin lotura dakar gogora, oraina argi islatzen duen bitartean".[1]