Cerro Nevado uhartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | uharte |
Luzera | 33 km |
Zabalera | 12 km |
Azalera | 371,2 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 64°28′S 57°12′W / 64.47°S 57.2°W |
Honen parte da | James Ross Island group (en) |
Condominium | Itun Antartikoko eskualde |
Ur-gorputza | Ozeano Australa |
Leku geografikoa | James Ross Island group (en) |
Cerro Nevado uhartea (ingelesez: Snow Hill) penintsula antartikotik gertu dagoen erabat elurtutako uharte bat da, 32 kilometro luze eta 9,7 zabal dena. James Ross uhartetik Almirantetza itsasarteak banatzen du. Graham Lurraldea bezala ezagutzen den penintsularen inguruan dagoen uharte ugarietako bat da, Hego Amerikatik hurbilen dagoen zatia dena.
1843ko urtarrilak 6an aurkitu zuen James Clark Rossek zuzendatuko britainiar espedizioak, nork, kontinentearekin lotuta zegoenik ez zekienez Snow Hill deitu zuen, elurrak erabat estaltzen zuelako, handik gertu dagoen Seymour uhartearekin kontrastean, lur biluzizkoa zena. Bere uharte izaera Otto Nordenskjöldek zuzendutako Suediar Espedizio Antartikoak zehaztu zuen 1902an, zein 1901, 1902 eta 1903ko neguetan pasa zen, hori esploratzeko base bezala ondoko uharteak eta penintsula antartikoko Nordenskjöld kostaldea erabiliz.
Argentinak uharte hau Suaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak probintziako Argentinar Antartika departamendu barnean sartzen du, Txilerentzat Magallanes eta Txileko Antartika eskualdeko Txileko Antartikako Probintziako Antartika hiriaren zati da, eta Erresuma Batuarentzat Britainiar Antartikaren zati. Hiru aldarrikapenak Itun Antartikoak mugatzen ditu.
Herrialde aldarrikatzaileen izendapenak:
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cerro Nevado uhartea |