Chana Orloff | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kamianka (en) , 1888ko uztailaren 12a |
Herrialdea | Frantzia Israel |
Heriotza | Tel Aviv, 1968ko abenduaren 18a (80 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea eta arte bildumagilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | Arte figuratiboa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
Chana Orloff (Kamenka, Errusiar Inperioa, 1888ko uztailaren 12a – Tel Aviv, Israel, 1968ko abenduaren 16a) jostuna, arte bildumagilea eta eskultore figuratiboa izan zen. Judua zen, eta Frantziako eta Israelgo nazionalitateak zituen.[1][2][3][4][5][6]
Khersongo oblasteko herrixka batean jaio zen (sasoi hartan, Errusiako Inperioaren lurraldea; gaur egun, Ukraina), eta Rafael eta Rakel Orloff gurasoekin Palestina otomandarrera emigratu zuen 1905ean. Jostun lana aurkitu zuen Jaffan; Hapoel Hatzair langile mugimenduarekin bat egin zuen, eta iritsi berriak ziren beste etorkin batzuei lagundu zien.
Herrialdean bost urte eman ostean, Herzliyako eskola batean lan egitea eskaini zioten, mozketa eta jantzigintza irakasteko.
1910ean Parisera heldu zen moda diseinua ikastera eta Jeanne Paquin tailerretan aprendiz lan egin zuen. Bere maisuek halaxe eskatuta, artea ikastea erabaki zuen, eta Montparnasseko Errusiar Akademian eman zuen izena, Errusiako artista gazteentzako tailer batean. Auzo horretan beste artista gazte batzuen lagun egin zen, hala nola Marc Chagall, Chaim Jacob Lipchitz, Pascin, Chaim Soutine eta Ossip Zadkine. 1912an Amedeo Modigliani ezagutu zuen eta bere lagun eta lankideari aurkeztu zion, Jeanne Hébuterne margolariari, gero Amedeoren bikotekide bihurtu zena eta berarekin alaba bat izan zuena. 1914an, zurezko bi busto erakutsi zituen Udazkeneko Aretoan.[1]
1916an, Varsovian jaiotako Ary Justman idazle eta olerkariarekin ezkondu zen. Bikoteak seme bat izan zuen, Elie, baina senarra gripeak jota hil zen 1919ko gripe epidemian.
Chana Orloffek zurezko grabatuak egin zituen, eta, geroago, Parisko eliteko erretratugile ofiziala bihurtu zen, hirurehun erretratu baino gehiago eginda.
Naziek Paris inbaditu zutenean, Suitzara ihes egin zuen semearekin eta Georges Kars adiskide margolariarekin. Han, Chanak 1945ean Genevan erakutsi zituen berrogeita hamar eskultura baino gehiago sortu zituen.
1945eko otsailean, Georgesek bere buruaz beste egin zuen Genevan, eta Chana Parisera itzuli zen semearekin, bere etxea arpilatu eta bere estudioko eskulturak suntsitu zituztela topatuta.
Israelgo Estatua sortu ostean, denbora gehiago eman zuen han. 1949an Tel Aviveko Arte Ederren Museoak bere 37 eskulturen erakusketa antolatu zuen. Urtebete inguru eman zuen Israelen, David Ben Gurionen eskultura bat eta Ein Geven eraiki zuen Amatasuna monumentua osatzeko, Chana Tuchman Aldersteinen oroimenez.
Monumentu horiez gain, David Ben Gurion Israelgo lehen ministroaren eta Levi Eshkol etorkizuneko lehen ministroaren, Auguste Perret eta Pierre Chareau arkitektoen, Henri Matisse, Amedeo Modigliani, Pablo Picasso eta Per Haykrohg margolarien, Hayim Nahman Bialik eta Pierre MacOrlan poeten erretratuak zizelkatu zituen.
Orloff Israelen hil zen 1968ko abenduaren 16an.