Charles Ollivon | |||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Senpere eta Baiona, 1993ko maiatzaren 11 (31 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | hirugarren lerroko erdikoa | ||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 108 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 198 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||
Charles Ollivon (Senpere, 1993ko maiatzaren 11) lapurtar errugbilaria da, hirugarren lerroko erdiko eta hirugarren lerroko hegaleko postuetan aritzen dena. 2015etik Rugby Club Toulonnaisen jokatzen du, eta Frantziako selekzioko kapitaina izan da.
Senperen jaioa, bost urte zituela sartu zen Saint Pee Union Club Rugbyren errugbi eskolan. Pilota ere maite zuen ttikitatik; maiz aritu zen joko horretan eta horrek malgutasuna eta arintasuna eman zion. Senperen kadete mailan ari zelarik, Aviron Bayonnais etorri zitzaion bila, 16 urte zituela.[1] 2013an egin zuen debuta Top 14 txapelketan. 2014-15 denboraldian, Top 14ko hirugarren lerroko erdikorik hoberena izendatu zuen L'Équipe egunkariak.[2] 2015ean, Aviron Rugby Pro D2ra jaitsi zelarik, Toulonera joan zen.[3]
Frantziako selekzioarekin 2014an jokatu zuen lehenbiziko partida ofiziala, Fijiren aurka. 2020ko Sei Nazioen Txapelketan selekzioko kapitaina izan zen[4] eta txapelketan entsegu gehien egin zuen jokalaria izan zen, lau hain zuzen ere.[5] 2021eko ekainean, ezker belauneko lotailu gurutzatua hautsi zitzaion.[6] 2021-2022 denboraldiaren amaieran itzuli zen zelaietara, eta 2022ko uztailean Frantziako selekzioko kapitaingoa berreskuratu zuen.[7]