Charles Pathé | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chevry-Cossigny, 1863ko abenduaren 26a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Monte-Carlo, 1957ko abenduaren 25a (93 urte) |
Hobiratze lekua | Cimetière ancien de Vincennes (en) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema ekoizlea, enpresaburua, gidoilaria eta film-zuzendaria |
Charles Pathé (Chevry-Cossigny, 1863ko abenduaren 26a - Monako, 1957ko abenduaren 25a) industria-gizon frantsesa izan zen. Edisonen tresnarekin lehenengo eta Jolyren fotozootropoarekin geroago, Frantziako eta Europako bere garaiko zinema-industriarik handienetakoa sortu zuen 1896an. Estatu Batuetako konpainien konkurrentziari aurre egiteko asmoz, Joinvilleko estudioak eraiki zituen 1925ean. Horrez gainera, zinemak asko zor dio Pathéri: filmen eskuzko kolore emateak (Pathécolor), formatu ez-estandarrei emandako bultzada (Pathé-Kok, Pathé-Baby, Pathé-Rural), oraindik Frantzia guztian zabalik dauden areto asko ireki izana eta fonografiaren hedapena (Pathé-Marconi).