Chicagoko metroa Chicagoko hirian dagoen garraiobidea da. Guztira zortzi lineak osatzen dute eta 1892ko ekainaren 6an jarri zen martxan. Munduan eraikitako bigarren metroa izan zen Londreskoaren atzetik.
2009an metro-sareak 166 kilometro eta zortzi linea zituen. Lotune geltokiak kontuan bi aldiz zenbatu gabe, 151 geltoki zeuden, eta urtero ia 200 milioi pertsonek erabiltzen dute Chicagoko garraiobide publiko hau.
Chicagoko metroaz gain "Chicagoko L-a" edo "Chicago Elevated" ere deitzen zaio. Izan ere, metroaren ibilbide guztia lur gaineko bidezubien bidez egiten da.
![]() |
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |