China Railway Construction Corporation | |
---|---|
Datuak | |
Mota | construction business (en) eta Chinese state-owned enterprise (en) |
Jarduera sektorea | eraikuntza |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Jarduera | |
Eskumendekoak | |
Enplegatuak | 261.333 (2017) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | akzio konpainia |
Jabea | China Railway Construction Corporation (en) eta China Securities Finance Corp., Ltd. (en) |
Ekonomia | |
Aktiboak | 821.887.459.000 ¥ (2017ko abenduaren 31) |
Diru-sarrerak | 680.981.127.000 ¥ (2017) |
Irabazi garbia | 16.057.235.000 ¥ (2017) |
Balore-burtsa | Shanghaiko burtsa eta Hong Kongeko burtsa |
Historia | |
Sorrera | 2007 |
webgune ofiziala |
China Railway Construction Corporation (txinera tradizionalez: 中國鐵建; txinera sinplifikatuz: 中国铁建 edo txinera tradizionalez: 中國鐵道建築總公司; txinera sinplifikatuz: 中国铁道建筑总公司), edo CRCC moduan ere ezaguna, Txinako bigarren enpresa publikorik handiena da.
Korporazio honetako makina guztiak eraikitzen dituzten enpresa nagusiek, CNRk eta CSRk, bat egitea erabaki zuten, mundu mailan arrakasta izateko. 2014ko abenduan, korporazio erraldoi bihurtzeko plana plazaratu zuten. 38.400 milioi euroren aktiboak izango lituzkete, eta, Europako Siemens eta Alstom gaindituta, munduko tren egile handiena izango litzateke. CSRk CNRren akzio guztiak erosiko lituzke[1].
350 kilometro abiadurako trenak eraiki ditu Txinarako eta 11.000 kilometroko abiadura handiko trenbide sarea ere eraiki du, munduko sare osoaren herena[1].
2019 bitartean, urteetan 75.000 milioi euroko inbertsioa egingo du, urtero beste 3.000 kilometro eraikitzeko. Ondorioz, 2015 amaieran, AHTaren sarea 16.000 kilometrokoa izango da; 3.000 milioi erabiltzaile urtero, eta 4.800 milioi tona garraio[1].
Adis Abeban (Etiopia) martxan dagoen tranbiaren eraiki zuen eta Angolan 1.344 kilometroko sarea bukatu berri du, 1.365 milioi euroren truke[1].
3.000 milioi euroko balioarekin, Nigeriak azken belaunaldiko trenbidea lortu zuen kostaldean CRCCek eginda[1].
2014an, Turkian, Istanbul eta Ankara lotzen dituen CRCCren trenbidea inauguratu zuten. 615 milioi euroko kreditua eman zuen Pekinek proiektu hori egiteko. Urte berean, Nigerian sinatu zuen azken kontratua. 1.400 kilometroko trenbidea izango da Lagos hiriburua eta Calacar lotzeko. 9.500 milioi euroko inbertsioa aurreikusi dute[1].
2019rako Bostonen (AEB) izango diren metroetako konboiak egiteko asmoa du. Pekin eta Singapur lotuko dituen AHTa ere egiteko asmoa du, baita Argentina zeharkatzen duten eskualdeko trenak egiteko ere. Thailandian 867 kilometroko trenbidea eraikitzeko asmoa ere badu[1].
Mexiko Hiria eta Querétaro batzeko 210 kilometroko trenbidea eraikitzeko hitzarmena egin ondoren (3.000 milioi euroko kontratua), Enrique Peña Nietoren gobernuak atzera egin zuen[2].